Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 18, 13:41
Más nubes que claros
12°C
 

“Mugitu AHT gelditzeko! Desobedientzia ez da delitua!” kontzentrazioa

Apirila 15th, 2012 by admin

Bihar mobilizazioa burutuko dute goizeko 12:00etan, Bilboko Frantziako kontsuletxearen aurrean, Iparragirre kaleko 21. zenbakian “Desobedientzia ez da delitua!” lemapean, Frantziako Estatuak Mugitu! mugimenduko hiru kideri ezarri nahi dien 10 urteko kartzela zigorraren aurka protesta egiteko. 10 urtez kartzelaratu nahi dituzte urriaren 27an, Okzitaniako Tolosan burutu zen kontseilu orokorrean Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakaria den Yolanda Barcinari hitu tarta aurpegira jaurtitzeagatik. Era berean, AHTren aurkako kartelak erakutsi zituzten, haien oposaketaren arrazoiak frantsesez azaldu; eskuorriak banatu eta AHTren aurkako oihuak bota zituzten.

Idatzi iruzkina