Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 17:18
Más nubes que claros
15°C
 

Aske daude greba orokorraren harira atxilotutako gazteak

IMG_0221

Atzo gauean aske geratu ziren, Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Aitor Fernandez epailearen aurretik pasa eta gero. 20:00ak aldera, ehunka lagun bildu ziren Deustun euren askatasuna eskatzeko eta atxiloketak salatzeko. Bertan Irantzu Yaldebere egon zen, goizean aske utzi zuten adin txikiko deustuarra.

[Manifestazioko argazki galeria]

Dagoeneko kalean daude M29ko greba orokorrean jazotako istiluetan bi polizia erasotzea leporatzen zieten Indautxu, Arangoiti eta Deustuko lau gazteak. Atzo gauean, 22:45 aldera, askatu zituzten eta arratsaldean, Deustuko kaleak jendez bete ziren atxiloketak salatzeko. Auzoko greba batzordeak prentsaurrekoa deitu du gaurko, 13:00etan Done Petri plazan, eta mobilizazioak burutuko dituzte datozen orduetan.

Atzo goizean Irantzu Yaldebere, Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Aitor Fernandez atxilotua zituzten, azken greba orokorrean Buenos Aires kalean gertatutako istiluen harira. Laurei egun hartan, bi ertzaini eraso egitea leporatzen zieten. Yaldebere eguerdian askatatu zuten adin txikikoa izateagatik, baina bihar, adin txikikoen fiskalaren aurrean deklaratu beharko du. Beste hirurak gaueko 22:45ean utzi zituzten libre, epailearen aurretik pasa eta gero. Fiskalak behin-behineko espetxealdia eskatu zuen baina azkenean kalera atera ziren bi egunetik behin sinatzera joateko agindupean.

Arratsaldeko 20:00etan, ehunka lagun batu ziren Deustun 500 inguru, atxiloketak salatzeko. Manifestazioa Done Petritik abiatu zen auzoko kaleetan barrena eta plaza berera bueltatzean, auzokide eta greba batzordeko kideek azpimarratu nahi izan zuten “desorden publikoa, autoritatearen aurkako erasoak eta kalteak leporatzen badizkiete ere, M29an herri bat kalean ikusi zela bere eskubideen alde borrokatuz”. Martxa bukatu zenean, 70 pertsona inguru, epaitegietara gerturatu ziren atxilotuei eta euren senideei babesa emateko eta 22:45etan aske geratu ziren.

Gaur bertan, 13:00etan Done Petri plazan prentsaurrekoa emango du greba batzordeak atzoko eguneko balorazioa egiteko eta gertaerak salatzeko. Arratsaldeko 20:00etan, kontzentrazioa egongo da Arangoitin eta larunbatean, 20:00etan ere, beste bateratze bat Done Petrin “Kriminalizaziorik ez! Beste eredu sozio-ekonomikoa orain” lemapean.

[2012/06/19] Aske utzi dute Irantzu Yaldebere

[2012/06/19] Lau gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon M29ko greban izandako istiluen harira

[2012/03/29] Arratsaldean ere jendetza bildu da Bilboko kaleetan

[2012/03/29]Multitudinaria respuesta de la clase trabajadora

[2012/03/29] Denda eta taberna gehienak itxita Bilboko erdigunean

[2012/03/29] Langileek indartsu ekin diote greba orokorrari goizeko lehen orduetatik

[2012/03/29] Bilbon hainbat protesta gune egongo dira greba egunean

Entzun
2012, Ekaina 20 |admin

Idatzi iruzkina