Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 03:30
Chubasco
10°C
 

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Maialen Zuazo eta Anabel Prieto bilbotarren aurkako zigorra

anabel prietoren ongi etorria

Auzitegi Nazionalak 7 urteko espetxealdia ezarri zion Zuazori eta 5 urtekoa Prietori. Lehenengoak hiru urte eman zituen kartzelan eta aske dago 2011ko uztailetik. Prieto, berriz, 2010eko otsailetik zen kalean, espetxean urte bat eta zortzi hilabete igaro eta gero. Guardia Zibilaren eskuetan egon ziren egunetan torturak jasan izana salatu zuten biek.

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu Maialen Zuazo eta Anabel Prieto gazte santutxuarren aurka Auzitegi Nazionalak bere garaian ezarritako espetxe zigorra. Zehazki, 7 urteko espetxealdia betetzera zigortu zuen Zuazo eta 5 urtera Prieto.

Auzitegi Nazionalaren epaiaren aurrean helegitea jarri zuen Defentsak eta Gorenaren ebazpenaren zain egon dira azken hilabeteotan. Maialen Zuazo kalean zegoen iazko uztailetik, 2008ko uztailetik espetxean egon eta gero. Prietok, aldiz, bi urte eman zituen preso, eta aske zegoen 2010eko otsailetik.

Bi gazteak 2008ko udan ETA erakundearen Bizkaia taldearen aurkako operazioan atxilotu zituen Guardia Zibilak Uribe Kostako beste sei lagunekin batera eta komunikazio aldian tortura latzak jaso izana salatu zuten guztiek. Anabel Prietok bortxatu ere egin zutela salatu zuen.

‘Tortura Euskal Herrian’

Hain zuzen ere, operazio hura ardatz bezala hartu zuten orain hilabete gutxi aurkeztutako Tortura Euskal Herrian dokumentala egiteko.

Santutxuarren zigorrak berresteaz gain, bere garaian Auzitegi Nazionalak Arkaitz Goikoetxea (22 urteko zigorra), Aitor Cotano (16 urte), eta Iñigo Gutierrez (14 urte) algortarrei ezarritakoak ere konfirmatu ditu Gorenak.

*Argazkian Anabel Prietoren ongietorri ekitaldia Santutxun

Maialen Zuazoren tortura testigantza (pdf)

Anabel Prietori elkarrizketa [2011/12/03]

Tortura Euskal Herrian dokumentala

[11-07-22] Kereila kriminala jarri dute Garzon eta bi guardia zibilen aurka, torturaren aurkako protokoloa bete ez izanagatik

[11-07-11] Maialen Zuazo aske geratuko da 60.000 euroko fidantza ordaindu eta gero

[10-02-18] Espainiako Auzitegi Nazionalak 20.000 euro eskatu du Anabel Prietoren truke

Entzun
2012, Apirila 16 |admin

Idatzi iruzkina