Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 22, 02:21
Parcialmente Cubierto
11°C
 

Auzo birak Errekalden eta Indautxun du gaurko hitzordua

auzo-bira-Errekalde

Gaur arratsaldean Bilduko zinegotziek bi bilera burutuko dituzte auzo birekin jarraitzeko eta auzoetan dauden arazoak aztertzeko. Lehenengoa Indautxun izango da arratsaldeko 19:00etan eta jarraian, 19:15ean Errekaldeko batzarra abiatuko dute.

Bilduko Udal taldeak auzo birarekin jarraituko du eta gaurkoan, Indautxun eta Errekalden bilduko dira. Era horretan, zinegotzi eta hiritarren arteko harremana indartu nahi dute, Udaletxean burutzen duten lana auzokideei helaraziz. Gainera, koalizioak “norabide biko Udal politika sustatzea” bilatzen du, Udaletik auzoetara eta auzoetatik Udalera egiten den politika eredua praktikan jarriz.

Indautxun 19:00etan abiatuko dute batzarra. Hasiera batean Karmengo elizan izango zen hitzordua baina azkenengo momentuan Poza kaleko Sotera jatetxean egingo dutela jakinarazi dute auzokideek. Bertan Txema Azkuenaga eta Helena Gartzia egongo dira hizlari moduan eta Indautxuren etorkizuna izango dute aztergai. Egungo egoera ikuskatzeaz gain, saltoki txikien egoera, Maestro Garcia Rivero eta Rodriguez Arias kaleak oinezkoentzat soilik bihurtzea, parkeko saskibaloi saskiak… bezalako gaiak mahaigaineratuko dituzte.

Errekaldeko asanblada Udaltegi berrian izango da 19:15ean. Bertan, Aitziber Ibaibarriaga eta Ana Etxarte zinegotziek parte hartuko dute eta eurek izango dira koalizioaren ordezkariak auzoan eta bertan ematen diren arazoak aztertzeko arduradunak. Beraz, koalizioa aurkezteaz gain, auzoko eta auzokideen ekarpenak ere jasoko dituzte.

[2012/02/03] Auzo biraren hurrengo hitzorduak Errekalden, Abusun eta Indautxun izango dira

[2012/01/24] Bilduko zinegotziek auzo birekin jarraituko dute aste honetan

[2012/01/20] Olabeagako auzotarren iritziak jasoko dituzte asteazkenean Bilduko zinegotziek

[2011/12/21] Buia “egon badagoela” aldarrikatu dute bertako bizilagunek

[2011/12/20] Harrera ezin hobea izan du Bilduk Arangoitin abiatutako Auzo Birak

[2011/12/14] Bildu inicia una ronda de presentaciones en los barrios para impulsar la participación ciudadana

[2011/12/05] Hiri-antolamendurako plana aztertzeko martxan jarritako parte-hartze programa “itxurakeria hutsa” dela uste dute auzo elkarteek

[2011/11/10] 2012ko aurrekontuak aztertuko ditu Bilduk eragile sozial eta sindikalekin elkarlanean

Entzun
2012, Otsaila 14 |admin

Idatzi iruzkina