Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko juniok 19, 13:05
Cubierto
15°C
 

Auzoetako jaiekiko “konpromiso errealak” hartzeko eskatu dio Bilduk Azkunari

Udalak 24.000 euro bideratzen ditu auzoetako jaiak laguntzeko baina Aitziber Ibaibarriagak kopurua “irrigarria” dela dio, hainbat auzotan 50.000 euro lortu behar izaten baitute festak antolatzeko. Jai Batzordeak “auzoetako bizitza sortzeko eragile garrantzitsuak direla uste du koalizioak.

Bilduk Bilboko auzoetako jaiekiko konpromiso erreala erakusteko exijitu dio Iñaki Azkuna alkateari gaur goizean Arangoitin egindako agerraldian. Hainbat urte jairik izan gabe igaro eta gero auzoko festak berreskuratu egin dituzte Arangoitin eta gaur eman diete hasiera. Jai horiek, baina, ez dute apenas laguntzarik jaso Udalaren aldetik eta auzokideen ahaleginari esker berreraiki dituzte. Hori izan da, hain zuzen ere Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak gaur gogorarazi duena.

Arangoitiko jai batzordea zoriondu du zinegotzi independentistak 5 urteren ostean jaiak berreskuratzeko erronka abiatu dutelako eta auzoko jaiekiko konpromiso erreala erakusteko galdegin dio Udalari. Izan ere, Bilduk aurreratu duenez, datorren asteko udalbatzan Udalak auzoetako jaiekiko erakusten duen arduragabekeria arbuiatzen eta instituzioari konpromiso gehiago eskatzen dion proposamena aurkeztuko dute.

Auzoetako jaien balioa goraipatu du Ibaibarriagak, Bilboko auzoetako “bizitza sortzeko agente garrantzitsuak dira” haren esanetan, “bertako komunitate sarea biziberritzeko helburua dutelako, besteak beste. “Balioa, batez ere, Udalak auzoen kaltetan zentroa lehenesten duen honetan hazten da”.

Horrela jasotzen da behintzat herritarren pertzepzioaren gaineko ikerketa txostenean. Dokumentuak egiaztatzen duenez, biztanleriaren %40k uste du Udalak ez dituela auzoetako beharrak modu orekatu batean asetzen (kopurua %50era igotzen da Errekaldeko Barrutian), soilik %28ak uste du premisa hau betetzen dela.

1.022 euro

Ibaibarriagak Azkunaren taldeak jartzen dituen trabak gogor kritikatu ditu, auzoko jaiekiko konpromiso eza salatuz. Honen adibide da, dioenez, Udalak eragile hauei “eskainitako diru sorta irrigarria”. Partida osoa 24.000 eurokoa baino ez da, auzo bakar batetako jaien antolakuntzaren aurrekontua 50.000 eurora iritsi daitekeelarik. Gainera, aurtengoan aipatutako zenbatekoa %13,69 jaitsi da, “iraingarria benetan, pertsona hauek egiten duten borondatezko lana kontuan hartuta”. Arangoitin “ezer gutxi egin dezakete Udalak emandako 1.022 euro eskasekin”, esan du.

“Ez gaitezen engainatu, arazoa ez da diru falta dagoela. Dirua egon badago, kontua da erdigunean barra-barra gastatzen dela, edota egun bakar bateko ekitaldietan, 6 milioi euro Alhondegian, 200.000 euro NBArentzat edota, 165.000 euro Efren Vazquezentzat, esate baterako”, adierazi du Ibaibarriagak.

 

[2012/06/21] Udal aparkalekuei begira, ondare publikoaren kontura aberastu nahi dutenen jarrera salatuko du Bilduk

[2012/06/20] Udalak antolatutako ekimenetan jendartearen parte hartzea beharrezkoa dela uste du Bilduk

[2012/06/14] Patakonek bezala, kosturik ez duten autokudeatutako zentroen lana aitortzea eskatu dio Bilduk Udalari

Entzun
2012, junio 22 |admin

Idatzi iruzkina