Bizi-formek duten aniztasun-maila eta ingurugiroa aztertuko dituzte emakumeen ikuspuntutik
“Emakumeok, ingurugiro eta biodibertsitatearen alde” jardunaldiak antolatu ditu Mundubat elkarteak Hika Ateneo aretoan. Egitasmoa Otsailaren 8tik 11ra ikusgai egongo da eta hitzaldiak, dokumentalak eta mahai-inguruak nagusituko dira.
Mundubat elkarteak hainbat mahai-inguru, dokumental eta hitzaldi antolatu ditu “Emakumeok, ingurugiro eta biodibertsitatearen alde” jardunaldietarako. Hika Ateneoan izango da egitasmoa otsailaren 8tik 11ra eta apuntatzeko beharra badago ere, sarrerak doan izango dira.
Jardunaldien lehenengo egunean, hilaren 8an, Mariano Agudok eta Roi Guitianek 2007an egindako Yindabal dokumentala aurkeztuko dute arratsaldeko 19:30ean. Proiekzio interesgarria izango da, Bolivian herri indigenen zine eta bideoari buruz egindako nazioarteko IX jaialdian Herri Indigenen Eskubideen Defentsarako Saria irabazi zuelako dokumental horrek.
Otsailaren 9an, osteguna, Tica Morenok, Sempreviva Organizaciao Feminista SOF-Brasileko kideak, “Ingurumenaren defentsa ikuspegi feministatik” hitzaldia landuko du 19:30ean. Hilaren 10ean aldiz, hainbat parte hartzailek “Lurren pilaketaren negozioa” mahai ingurua burutuko dute. Bertan, “Geldi, hemen jendea bizi da eta” eragin- kanpainaren aurkezpena egingo du Mugarik Gabeko Albaitariak elkarteko Andrea Rodriguezek. Ondoren, Ana Paula, Taucale UNAC-eko kidea, Mozanbikeko esperientzien inguruan arituko da eta bukatzeko, Mari Garciak, Andaluziako SOC Sindikatuaren Genero arloko arduradunak, “Andaluziako landa-inguruneko borroka soziala” aztertuko du.
Egitasmoarekin bukatzeko, otsailaren 11an, larunbata, goizeko 10:00etan, “Erresistentziak eta alternatibak” mahai-ingurua burutuko dute. Horretan, Esther Vitalek, Movimento dos Atingidos por Barragens- Brasileko kideak, “MABeko emakumeak presa erraldoien aurka” gaia landuko du eta Giselda Coelhok, Pereira MST Brasileko ordezkariak, “Nekazaritzaren eraldaketa eta agroekologia”.
Jardunaldiak dohainik izango dira eta hauetan parte hartu ahal izateko, 944162325 zenbakira deitu beharra dago edota www.mundubat.org edo www.derechoshumanosdelcampesinado.org web guneetan izena eman.

