Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 10:36
Parcialmente Soleado
11°C
 

Ehunka lagun gerturatu dira Deustura bertso saioaz gozatzera

sarrera

Mailaen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Jon Maia goi mailako bertsolariek bertso saio bikaina eskaini zuten atzo arratsaldean Deustun. Ehunka pertsona gerturatu ziren egitasmoa ikustera eta Arkaitz Estiballes izan zen gai jartzailea eta aurkezle lanak egin zituena.

[Argazki galeria]

Deustuko jaietako egitarauaren barruan bertso saioa gehitu dute bigarren urtez. Aurreko urteko arrakasta ikusita, jai batzordeak berriro ere ekimena antolatzea erabaki du aurten. Hitzordua atzo arratsaldean, 19:45 inguru hasi zen eta Maialen Lujambio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Jon Maia izan ziren parte hartu zuten bertsolariak. Arkaitz Estiballes, aldiz aurkezle lanetan aritu zen.

Hasiera batean egitasmoa txosna guneko eszenatokian izango zen baina eguraldiak Euskalduna zubi azpian egitea ekarri zuen. Hotz handia egin bazuen ere, giro ezin hobea egon zen eta txalo eta irriak nagusitu ziren. Jai batzordeak jaietako kartelean, Unai Iturriaga egongo zela aurreikusi zuen baina azkenengo momentuan Igor Elortza joan zen bere ordez. Hala ere, gerturatutako lagunek gogo onez hartu zuten aldaketa.

[2012/03/19] Puntako bertsolariak bilduko dira gaur Deustun

[2012/03/13] Badatoz Deustuko jaiak!

Entzun
2012, Martxoa 20 |admin

Idatzi iruzkina