Emakume deustuarraren hilketa salatuko dute gaur Arrigan
PARE! mugimendu feministak deituta ehunka lagun bildu ziren larunbatean San Pedro plazan gertatutakoa gaitzesteko. Deustun hamaika emakumek matxismoaren jazarpena jasan behar izaten dutela eta neurriak hartzeko eskatu diete instituzioei. Gaur elkarretaratzea dago Areatzan 19:30ean.
Deustuko ehunka lagunek Mirellaren, 42 urteko auzokidearen, hilketa salatu zuten larunbatean San Pedro plazan egindako elkarretaratzean. PARE! auzoko mugimendu feministak deituta hamarka bizilagun bildu ziren arratsaldez emakumeen aurkako azken erasoa gaitzesteko. Gaur hitzordua Areatzan izango da bertan deitu baitu elkarretaratzea 19:30ean Bilboko mugimendu feministak.
Feministen esanetan Mirella erail duen gizonak hainbat eraso egin izan ditu aurretik “portaleko bizilagun emakumeen kontra”. Izan ere, Ramon y Cajal kaleko hilketaren egilea biktimaren bizilaguna zen eta, antza denez, ohikoak ziren gizonezkoaren eta bizilagunen arteko eztabaidak. Zenbait bizilagunek gainera, haren aurkako salaketak jarriak zituzten.
PARE!rek dioenez, erasotzailearen aurkako salaketek ez dute ondoriorik izan “eta tamaina honetako eraso bat ematea aurreikusgarria izan zitekeen arren, ez da inongo bitartekorik, ez kautela neurririk hartu berau galarazteko”. Hortaz, heriotza hau saihes zitekeela uste dute.
Instituzioen utzikeria
“Instituzio eta erakunde arduradunek arduraz jardun eta beharrezko neurriak hartuz gero”, emakumeon kontrako indarkeria ez litzateke zigorgabetasunean eroriko, diote feministek. “Auzokideen salaketak aintzat hartu izan balituzte, portal horretako emakumeek ez lukete auzokide batengandik jazarpenik pairatu beharko”.
Hala ere, instituzioek ezikusiarena egiten segitzen du, euren aburuz. Eta une honetan “hamaika emakume auzokide, ikaskide, lankide... izaten ari dira jazarriak”.
Horregatik instituzioen laguntzaren zain egon beharrean “guk geuk gure defentsa” antolatzeko deia luzatu diote emakumezkoei. “Instituzioek ez badigute espazio segururik bermatzen, gure portalera ere beldurrez sartu behar bagara, gure ardura da egoera hauei buelta ematen eta gune seguruak sortzen”.
[2012/05/26] Deustuko hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute arratsaldean
[2012/05/25] Emakume bat labankadaz hil dute Deustun, kalean
[2012/05/24] Gizon bat atxilotu dute bilbon bere bikotekidea seme-alaben aurrean kolpatzeagatik
[2012/05/21] Urte hasieratik salatutako 17. genero indarkeria kasua gertatu da Bilbon
[2012/05/07] Genero indarkeriak indartsu astindu du asteburua
[2012/05/02] Genero indarkeria kasu bat izan da Boluetan
[2012/04/24] Bi gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan Bilbon genero indarkeria egotzita
[2012/03/30] Gizon bat atxilotu dute Bilbon neska-laguna jotzea leporatuta
[2012/03/19] Eraso sexista kasu gehiago jazo dira Bilbon, Arrasaten eta Gasteizen
[2012/03/22] Gizon bat atxilotu dute Bilbon bere bikotea erasotzea egotzita
[2012/01/30] Gizon bat atxilotu dute Abandoko tren geltokian, emakume bat itotzen saiatu delako
[2012/01/23]Genero indarkeriari lotutako beste kasu bat, Uribarrin
[2012/01/09]Urte hasiera latza genero indarkeria kasuei dagokienean
[2012/01/03] Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
[2012/01/03] Bost emakumek genero indarkeria jasan zuten Bilbon urte hasieran

