Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 07:04
Lluvia
8°C
 

Errekalden ‘etxerik gabeko’ pertsonen kanporatzea salatu du Bilduk

Udalak arazoari “aurre ez egiteko errealitatea ezkutzatzen duela” salatu du Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak.

Babestutako alokairuzko 120 etxebizitzen giltzak emateko antolatuako ekitaldian Bilduko zinegotzia den Aitziber Ibaibarriagak handik gertu gaua pasatzen zuten ‘etxerik gabeko’ pertsonak utzarazteko Udalak atzo egindako operazioa salatu du.

Ibaibarriagaren ustez ekintza honekin Udalak “errealitate sozial hau ezkutatu nahi du, Franco diktadorea Bilbora etortzen zenean oposizioa gartzelan sartzen zuten moduan”.

Bilduk gogora ekarri du orain dela egun gutxi Errekaldeko plazan bizi zen etxerik gabeko pertsonaren heriotza. Ibaibarriagaren ustez bazterketa sozialaren aurka aritzeko ez daude errekurtso nahikoak.

Entzun
2011, Abendua 30 |admin

Idatzi iruzkina