Jurgi Garitagoitia santutxuarrak Bois d’Arcyko espetxean tratu txarrak jasan dituela salatu dute
Etxeratek jakinarazi duenez, otsailaren 18an Iker Esparza kideari espetxeko zuzendaritzak jarritako zigorraren aurkako protesta baten ostean bost egunez bidali zuten mitardera. Zigor ziegara eramatean hamar bat funtzionariok eskuburdinak jarri eta, Garitagoitia lasai eta isilik egon arren, airean eraman zuten hormen kontra behin eta berriro kolpatuz.
Jurgi Garitagoitia Santutxuko presoak tratu txarra jaso zuen joan joan den hilaren 18an Boys d’Arcyko espetxean, Etxerat elkarteak ezagutzera eman duenez.
Otsailaren 18an Iker Esparza presoak tirabira bat izan zuen funtzionario batekin bisita baten ostean. Tirabiraren ondorioz, Esparza zortzi egunez mitard delako zigor ziegan egotera zigortu zuten. Kideari elkartasuna adierazi asmoz, Aitzol Iriondok eta Iurgi Garitagoitiak planto egitea erabaki zuten, haiek ere mitardera joanez. Ondorioz, Iriondo eta Garitagoitia mitardean bost egunez egotera zigortu zituzten.
Iriondo goiko pisuko zigor gelara eramaten zuten bitartean bilbotarra bere zeldan itxaron zuen eta bere bila joan zirenean hamar bat funtzionariok esku burdinak indarrez jarri zizkioten, Garitagoitiak beharrezkoa ez zela adierazi zien arren. Uneoro lasai eta isilik egon zen arren, Etxeratek azaldu du lurrera botarazi eta han zegoela eskuburdinetatik helduta airera altxatu zutela. Hormen eta bazter guztien aurka kolpeak hartu zituen orduan preso santutxuarrak. Hurrengo egunean, eskumuturretan eskuburdinen markak zituen baita kolpeek eragindako ubeldurak agerian ere.

