Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 24, 01:58
Parcialmente Cubierto
11°C
 

Kepa Suarez preso ohiari harrera beroa egin zioten Alde Zaharrean

IMG_0667

Zortzi urtez etxetik kanpo egon eta gero, astelehenean Kepa Suarez Alde Zaharreko preso politiko ohia auzora bueltatu zen. Hile honetan bertan kalean izan behar zuen Suarezek baina bere epaiketa errekurritua izan zenez, bigarren epaiketa bat izango du ekainean.

Kepa Suarez preso politiko ohia Alde Zaharrera bueltatu zen astelehenean. Frantziar Poliziak Madrileko aireportuan entregatu zuen eta Espainiar Poliziak libre utzi zuen. Bertan, familia eta lagunak zain zituen Euskal Herrira bueltatzeko eta auzoan harrera beroa egin zioten.

2004. urteko urrian, Guardia Zibilak bere iturribideko etxea miatu zuen eta geroztik Bilbotik kanpo egon da. 2007ko martxoaren 29an Frantziako Poliziak Dordogne departamenduko Perigueux herrian atxilotu zuen Jon Iurrebaso Indautxuko presoarekin batera, ETAko kide izatea egotzita eta geroztik Frantziako ziegetan egon da, isolamendu eta sakabanaketa politikoa pairatu dituelarik.

Aurreko urtean izan zuen epaiketa. Bertako emaitzen arabera hilabete honetan berreskuratu behar zuen askatasuna eta horrela izan da, baina epaiketan Pariseko fiskaltzak errekurtsoa jarri zuen eta ondorioz, bigarren epaiketa bat izango du ekainean.

Entzun
2012, abril 4 |admin

Idatzi iruzkina