Kontzertu interkulturalek latinoamerikako musika eskainiko dute Zorrotzan
Zorrotzako taldeen koordinakundeak kontzertu interkulturalak antolatu ditu ostiral honetan, hilaren 15ean, auzoko Jotabe tabernan. Horien bidez, munduko txoko ezberdinetako musikaz gozatzeko aukera eskainiko dute.
Zorrotzan ohikoak izaten dira ekintza kulturalak eta ostiralean, kontzertu interkulturalak entzuteko aukera izango dute auzokide zein bertaratzen diren lagun guztiek. Zorrotzako taldeen koordinakundearen eskutik burutuko da egitasmoa Zorrozgoiti bidean dagoen Jotabe tabernan eta giro paregabea sortzea bilatzen dute.
Bi kontzertu egongo dira. Arratsaldeko 19:00etan Asociacion Amaru taldeak musika andinoa joko du eta jarraian, 20:00etan, Renovacion Vallenataren eskutik Kolonbiako musika entzungai egongo da.

