Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 23, 08:12
Más nubes que claros
13°C
 

Lanbidek bi bulego berri irekiko ditu Bilbon

.

Martxotik aurrera Lanbidek sei egoitza izango ditu Bilbon. Orain arte Mazarredo, San Inazio, Errekalde eta Santutxuko bulegoek eskainitako zerbitzua Miribillako eta Txurdinagako eraikin berriek indartuko dute.

Abendutik Lanbideren zereginak handitu egin dira; hasiera batean langabezian zeudenen prestazioez eta lana bilatzen zutenentzat politika aktiboak eskaintzeaz arduratzen ziren, baina orain, oinarrizko errenta ere kudeatzen dute. Zerbitzu gehiago eskaintzeak bulego berriei ateak zabaltzea ekarri du, eta ondorioz, martxoaren bukaeran, Miribillan eta Txurdinagan egoitza berriak irekiko dituzte.

Orain arte Bilbon lau bulego egon dira; Mazarredon, Errekalden, San Inazion eta Santutxun. Miribillan eta Txurdinagan kokatuko dituzten egoitza berriek, Bilbo mailan oinarrizko errenta jasotzaile gehien dituzten auzoei erantzungo diete, Txurdinaga, Otxarkoaga eta Bilbo Zaharra, besteak beste. Bulegoak Julian Gayarre kalearen atzealdeko 8. zenbakian eta Saralegi plazako 4. ean egongo dira.

Legez kanpoko kontratazioak

Euskal Enplegu Zerbitzuak aurreko urteko azaroa eta abendua bitartean 90 orientatzaile kontratatu zituen Eusko Jaurlaritzaren lan-eskaintza publikoaren lan-poltsak kontuan hartu gabe. Ondorioz, baliteke euskal administrazioaren erakunde autonomoa denak legearen kontrako kontratazioak burutu izana.

Kontratazio gehienak urriaren 31tik azaroaren 30era egin ziren eta azaroaren 3an 3/2011 legea indarrean sartu zen. Era horretan, Lanbide eskubide pribatuko erakundea izatetik erakunde autonomo izatera pasatu zen eta ondorioz, aurrera eramandako kontratazioak Eusko Jaurlaritzaren lan-poltsetatik egin behar zituen. Honen guztiaren aurrean, legez kanpoko kontratazioak egitea leporatu diote Euskal Enplegu Zerbitzuari.

[2012/01/25] Denuncian que Lanbide vulnera los derechos sociales y “tanga” a sus usuarios

[2012/01/05] Lanbide gizarte laguntzen alorrean egiten ari den “kudeaketa txarra” salatu dute Errege Magoek

[2012/01/03] Gizarte-prestazioak kudeatzeko “Lanbiden dagoen anabasa” salatuko dute hainbat kolektibok

[2011/11/28] Lanbideko zuzendariek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kudeatzeko ezintasuna dutela onartu dute

Entzun
2012, Otsaila 6 |admin

Idatzi iruzkina