Lau urteko zigorra ezarri diete Alberto Marin “Rupi”, Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui gazte bilbotarrei
2009ko otsailean kutxazain automatiko baten aurkako erasoan parte hartzea egotzita epaitu zituzten. Marin 2010eko apirilean atxilotu zuen Ertzaintzak eta espetxean da geroztik; Astorkizaga eta Bustindui kalean daude, bermepean. Inkomunikazio aldian tortura psikologiko gogorrak jasan izana salatu zuen Marinek.
Auzitegi Nazionalak 4 urteko espetxe zigorra ezarri die Alberto Marin “Rupi”, Gaizka Astorkizaga “Fito” eta Alexander Bustindui bilbotarrei, gaur goizean jakitera eman duenez.
Hiruei kale borrokako ekintza batean parte hartzea egotzi diete. Zehazki, 2009ko otsailean Deustuko kutxazain automatiko baten aurkako erasoan parte hartzea leporatu diete.
Marin Badajozeko espetxean dago (Bilbotik 700 km.-ra ) 2010eko apiriletik eta Astorkizaga eta Bustindui kalean daude, bermepean. Orain hilabete batzuk ezarritako epaiaren kontrako helegitea jarri zuen Defentsak eta ebazpenaren zain zeuden.
Ertzaintzak atxilotu zuenean lau egunez inkomunikatuta egon zen Marin eta epe horretan tortura psikologiko latzak jasan zituen eta polizien aurrean egindako deklarazioa torturapean izan zela salatu zuen epailearen aurrean. Behin espetxera eraman zutenean beste bost egun igaro zituen inkomunikatuta.
Mobilizazioak deituko dituzte
San Inazion Marin eta Astorkizaga auzokideei ezarritako zigorra salatzeko datozen orduetan deitu ditzaketen mobilizazioetara adi egoteko deia egin dute.
[2012/03/01] Marin, Bustindui eta Astorkizagaren kasuak berrikusi ditu Auzitegi Gorenak
[2010/05/02] Ertzainen eskuetan tortura psikologiko gogorra jasan duela salatu du Marinek
[2010/04/30] Asteazkenean atxilotutako santutxuarra gaur espetxeratu dute
[2010/04/29] Bakioko atxiloketa salatu dute Santutxun
[2010/04/28] Ertzaintzak gazte bilbotar bat atxilotu du Bakion
[2010/04/27] Atxilotu eta zazpi egunera senideek ez dute Alberto Marini buruzko berririk
[2010/04/23] Alberto Marin inkomunikatuta espetxeratu egin dute
[2010/04/22] Errepresioa ez dela bidea salatu dute ehunka lagunek San Ignazion
[2010/04/20] Ertzaintzak Alberto Marín atxilotu du goizaldean

