Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 21, 02:48
Nubes intermitentes
9°C
 

Sandra Barrenetxea Iralako presoa aske geratuko da datozen orduotan

sandra barrenetxea atxiloketa

15.000 euroko bermea ordainduta Euskal Herrira itzuliko da preso bilbotarra Murtziako espetxetik. 2010eko irailean atxilotu zuen Guardia Zibilak eta inkomunikazio aldian torturak jasan izana salatu zuen.

Sandra Barrenetxea Euskal Herrira itzuliko da datozen orduotan. Murtzian preso dagoen Iralako lagunari bermepeko askatasuna (15.000 euro) ezarri dio epaileak eta litekeena da bermea ordainduta aske geratzea ordu gutxitan.

Barrenetxea 2010eko irailaren 14an atxilotu zuen Guardia Zibilak Bilbon, ustez EKIN erakundeko kideen aurkako sarekada batean. Harekin batera beste zortzi lagun atxilotu zituzten Euskal Herrian, Zaragozan eta Kantabrian egindako operazioan.

Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta egondako bost egunetan torturak jasan izana salatu zuen Barrenetxeak epailearen aurrean.

2006an ere torturak salatu zituen

Aipagarria da 2006an ere polizia talde berak atxilotu egin zuela ETA erakundearentzat dirua biltzea egotzita, baina epaileak leporatutako kargu guztiez absolbitu egin zuen. Orduan ere tortura bortitzak jasan zituela salatu zuen.

Entzun
2012, Otsaila 15 |admin

Idatzi iruzkina