Sardinaren erreketak agur esan die inauteriei
Urtero legez, sardinaren erreketa burutu zuten atzo, inauterietako martitzenean eta ondorioz, sinbolikoki 2012ko aratusteei agurra eman zitzaien. Hainbat bilbotarrek doluzko prozesioa eskeini zioten sardinari Alde Zaharreko kaleetan eta Arriagara heltzean erreketa egin zuten.
Inauterietako asteartea izan zen atzo eta sardinaren erreketa ospatu zuten hainbat lagunek inauteriei agur esateko. Plaza Barrian beilatokia jarri zioten sardinari arratsaldean zehar. Ondoren, 19:30ak aldera, Alde Zaharreko kaleetan barrena prozesioan eraman zuten Arriagako plazara heldu arte eta bertan erre egin zuten. Goloka taldearen perkusio, suziri eta dantza ikuskizunak girotu zuen aratusteen bukaerako egitasmoa eta Alde Zaharreko kaleetako ibilbidea.
Inauterietako azkenengo eguna izanik, egitasmora bertaratu ziren gehienek mozorroak jantzi zituzten. Ofizialki beltzez jantzi beharra zegoen doluaren seinale, baina gaztetxoenek kolorea eman zioten hitzorduai. Goloka taldeko kideak ere mozorro bitxiekin agertu ziren eta animalia beldurgarrien itxura bereganatu zuten adarrak eta beltz koloreko jantziak eramanez.
Plaza Barrian kandela gorriak banatu zituzten prozesioan joateko eta txokolatezko sardinak penak eztitzeko. Sardina Arriagako plazara heltzean milaka lagun bertan itxaroten zeuden, erreketarekin batera inauteriei agur esateko.
[2012/02/20] Txoko Enkartado taldeak lortu du indaba lehiaketako lehenengo saria
[2012/02/19] Mozorroak nagusitu dira Alde Zaharreko kaleetan
[2012/12/17] Aratusteak hasi dira!
[2012/02/16] Fanfarreek, batukadek eta kale animazioak Alde Zaharra girotuko dute larunbat honetan
[2012/02/13] “Partaidetza ikaragarria” egon zen tostada eta pontxe lehiaketan
[2012/02/10] “Azkuna Erreginak jaia motz ez diezagula”
[2012/02/10] Inauteriak 2012 Bilbon eta auzoetan
[2012/02/08] Auzoetako inauteriak Deustun hasiko dira asteburu honetan
[2012/02/07] Bilbo Zaharrean “Erdi Arora itzuliko dira” aratusteetan

