Urtzi Gaintza aske geratu da espetxean sei urte eman ondoren
Urtzi Gainza euskal preso politikoa aske geratu zen atzo eta dagoeneko Alde Zaharrera bueltatu da. Fiskalak 76 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen berarentzat baina Efe agentziako iturriek jakitera eman dutenez, baliteke Gainzak absoluzioa lortzea.
Auzitegi Nazionalak Urtzi Gaintza bilbotarra aske utzi zuen atzo Herrerako tiroketan parte hartzeagatik epaitua izan eta egun batera. Gertaera 2003an izan zen eta Ertzaintza eta ETAko militanteen arteko tiroketan Arkaitz Otazua gazteak bizitza galdu zuen. Fiskaltzak 76 urte eskatzen zituen baina litekeena da absolbitua izatea.
Gaintza 2006an atxilotu zuten Frantziako estatuan kotxe istripu bat izan ondoren eta 2007ko irailean Parisek espainaratu egin zuen Auzitegi Nazionalak epaitu zezan. Sei urte etxetik kanpo egon eta gero, Gaintza Alde Zaharrera bueltatu da.

