Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 18, 18:55
Más nubes que claros
13°C
 

Zorrotzako, Deustuibarrako eta Bilbo Zaharreko inauterietako argazkiak

sarrera

Santutxun, Zorrotzan, Deustuibarran, Abusun eta Bilbo Zaharrean aratusteak izan dira asteburu honetan. Auzo guztietan ekintza ezberdinak burutu dituzte eta giro parte hartzailea nagusitu da Bilboko txoko horietan.

[Zorrotzako inauteriak] 

[Deustuibarrako inauteriak]

[Bilbo Zaharreko inauteriak (Roke Gezuragaren argazkiak)]

Urtero legez, asteartean Bilboko aratusteei sardinaren erreketaren bidez agur esan zioten eta asteburu honetan, Santutxun, Zorrotzan, Deustuibarran, Abusun eta Bilbo Zaharrean auzoetako inauteriak ospatu dituzte. Umeen jolasak, bazkari herrikoiak, erromeria… adin guztietako jendearentzat egokitutako egitaraua egon da eta auzo guztietan desfile jendetsua burutu dute.

Besteak beste, Zorrotzako inauteriak “oso arrakastatsuak” izan direla jakitera eman dute auzokideek. Arratsaldeko 16:45ean Zorrotzaganako plazan, desfilerako izena eman nahi zuten lagunak bildu ziren eta 17:30ean, plaza beretik, animazioarekin inauterien-jaitsiera abiatu zen. 18:45ean, taberna eta denden VII. mozorro lehiaketaren sari banaketa egin zuten eta aldiz, jaitsieraren sari banaketa 19:00etan zan zen. 19:30etan txokolatea banatu zuten eta 21:00etatik aurrera kontzertuak egon ziren Gaztetxean.

Aldarrikapena eta festa uztartu zituzten Deustuibarrako inauterietan izan ere, mao maoren itxiera eskatzeko lagun talde handi bat diskotekero jantziekin agertu baitzen. Goizeko 12:00etan haurrentzako puzgarriek eta tailerrek eman zioten hasiera egunari. Eguerdian sagardotegi bihurtu zuten auzoko plazatxoa eta arratsaldean desfilea egon zen. Egunari bukaera emateko berbena eta afari herrikoiaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.

Bilbo Zaharrean bigarren urtea izan da aratusteak ospatu dituztela. Aurten Erdi Aroko arropekin mozorratu dira auzokideak eta bertaratu diren lagun guztiak. 11:30ean umeentzako tailerrak eta jolasak egon ziren eta 13:00etan txikientzako doako bazkari txanda antolatu zuten Kultur Etxean. 14:30ean, Kultur Etxean ere, helduentzako bazkaria egon zen eta ondoren 16:00eta bazkal osteko zozketa. 20:00etatik hasita, 23:00ak bitartean, aratusteetako kalejira burutu zuten “Errerre Txaranga Band” ibiltariarekin eta gero tabernaz-taberna txarangarekin batera poteoa gau parterarte luzatu zuten.

Bidali zure argazkiak

Zure auzoko inauterietako argazkiak badituzu eta Brankan argitaratzea nahi baduzu helbide honetara bidaltzea besterik ez duzu: bilbobranka@gmail.com

Entzun
2012, Otsaila 28 |admin

Idatzi iruzkina