Gizon bat atxilotu dute Abandoko tren geltokian, emakume bat itotzen saiatu delako
24 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Abandoko tren geltokiko bainugeletan emakume bat eskuen bidez itotzen ahalegintzeagatik. Atxilotuak aurrekari gehiago ditu eta gaur bertan eramango dute epailearen aurrera.

