Festa giroarekin jarraituko dute aste honetan Altamiran
Larunbatean hasi ziren Altamirako jaiak eta ekainaren 3ra bitartean iraungo dute. Auzoa festa giroan murgildu da dagoeneko eta bederatzi egunetan zehar adin guztietako lagunek parte hartzeko aukera bikaina izango dute ekintza mordoa prestatu dituztelako.

