Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 00:14
Principalmente Nuboso con Chubascos
11°C
 

Deustuko greba asanbladak ekimen ugari zehaztu ditu I26-ko greba orokorrerako

Destuko greba batzordea

Egunero karpa bat jarriko dute auzoko puntu ezberdinetan greba deialdiari buruzko informazioa zabaltzeko. Gainera, saltoki guztietara joko dute grebaren zergatiak azaltzera eta irailaren 24an kalejira zaratatsua egingo dute auzotik, beste gauza batzuen artean. Grebatik haratago lanean jarraitzearen beharra azpimarratu du asanbladak.

Irakurtzen jarraitu »
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Iraila 18 |Bilboko Branka

P1090926

Castro eta Poloren berri izan arte Erduardo Perezek gose grebari eutsiko dio

Eduardo Perez de Anuzita Deustuko preso politikoak gose grebari ekin zion asteartean Picassenteko espetxean, isolamendu egoeran dauden Manex Castro eta Sergio Polo kideen inguruko informaziorik ematen ez diotelako.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Uztaila 20
sarrera1

Atzo arratsaldean sute txiki bat gertatu zen Deustuko tren geltokiaren ondoan. Errailetan hainbat zabor poltsa pilaturik eta sutan agertu ziren Arangoitira doan Kaputxino aldaparen eta treneko errailaren inguruan. [Argazki galeria]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 25
deustuko greba asanblada

Gazteriaren etengabeko kriminalizazioarekin bukatzeko eskatu du Deustuko greba asanbladak

Deustuko greba asanbladak prentsaurrekoa eman du gaur eguerdian Done Petri plazan, martxoaren 29ko greba orokorrean Buenos Aires kalean izandako istiluetan ertzain biri eraso egitea leporatuta, atzo Ertzaintzak burututako auzoko hiru gazteren atxiloketa salatzeko.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 21
IMG_0221

Aske daude greba orokorraren harira atxilotutako gazteak

Atzo gauean aske geratu ziren, Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Aitor Fernandez epailearen aurretik pasa eta gero. 20:00ak aldera, ehunka lagun bildu ziren Deustun euren askatasuna eskatzeko eta atxiloketak salatzeko. Bertan Irantzu Yaldebere egon zen, goizean aske utzi zuten adin txikiko deustuarra. [Manifestazioko argazki galeria]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 20
M29 istiluak ertzaintza

Lau gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon M29ko greban izandako istiluen harira

Brankari jakinarazi diotenez, gaur goizean Aitor Fernandez, Irantzu Yaldebere eta Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazte bilbotarrak atxilotu ditu Ertzaintzak. Gertuko iturriek jakitera eman dutenez, M29ko greba orokorrean bi poliziari eraso egitea leporatzen diete. [M29ko Greba Orokorra]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 19
San Juan sua

Suaren bidez udako solstizoari hasiera emango diote hainbat auzoetan

Udari hasiera emateko datorren larunbatean, Bilboko hainbat auzotan San Juan suak egongo dira hain ezaguna den “Sorgin gauean”. Egitasmo ezberdinak egongo dira baina suak eta festa giroak hartuko du garrantzi handiena.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 18
borja sarri liburua

II. Errepublikan eta Gerra Zibilean Deustun gertatutakoak bildu ditu Borja Sarrionandia-Ibarrak liburu batean

Aurkezpena ekainaren 21ean egingo dute Bidarte udaltegian. Deustutik II Errepublikak eta Gerra Zibilak Euskal Herrian izan zuten eragina aztertzea du helburu “La II República y la Guerra Civil en Deustu” liburuak.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 11
topaketak kartela copia

Amets izateari uzteko, ametsez puztuko dute Deustu asteburuko gazte topaketetan

Asteburu honetan Deustuko Gazte Eragileen Koordinadorak antolatutako Deustuko Gazte Topaketak! egingo dituzte eta larunbatean zein igandean hainbat ekintza burutuko dira auzoko gazteen arteko harremanak sendotzeko eta horiei begirako alternatiba berriak sortzeko.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 11
21 URTeMUGA - deustuko gazte lokala - maiatza·ekaina-2012

Deustuko Gazte Lokalak 21. urteurrena festa giroan ospatuko du

Gaur abiatzen dute Deustuko Gazte Lokalaren 21. urtemugaren egutegia eta ekainaren 3ra bitartean ekintza ezberdinak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Tailerrak, kontzertuak, bazkariak, zine emanaldiak, etabar egongo dira sei egunetan zehar.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 29
sarrera

Errepresioarekin bukatzea eskatu dute Marin, Astorkizaga eta Bustinduiren auzoetan

Atzo arratsaldean manifestazioa egin zuten Santutxuko kaleetan barrena Alex Bustindui santutxuarrari, Alberto Marin deustuarrari eta Gaizka Astorkizaga San Inazioko gazteari Auzitegi Nazionalak ezarritako lau urteko kartzela zigorra salatzeko. Sarrikotik Deustuko Done Petri plazara bigarren martxa bat abiatu zen protesta berdinarekin. [Argazki galeria]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 29
c617x266_EFE_5383_

Mobilizazioak gaur, Marin, Astorkizaga eta Bustinduiri ezarritako zigorren kontra

Gaur arratsaldean kontzentrazioa egingo dute Santutxun eta manifestazioa Sarrikotik Deustura, Auzitego Nazioanalak Alberto Marin “Rupi”, Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui lagunei lau urteko kartzela zigorra berretsi izanagatik.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 28
PARE kontzentza hilketa deustu

Emakume deustuarraren hilketa salatuko dute gaur Arrigan

PARE! mugimendu feministak deituta ehunka lagun bildu ziren larunbatean San Pedro plazan gertatutakoa gaitzesteko. Deustun hamaika emakumek matxismoaren jazarpena jasan behar izaten dutela eta neurriak hartzeko eskatu diete instituzioei. Gaur elkarretaratzea dago Areatzan 19:30ean.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 28
PARE7 kartela elkarretaratzea

Deustuko hilketa gaitzesteko protesta egingo dute arratsaldean

PARE auzoko talde feministak deituta kontzentrazioa egingo dute 19:00etan San Pedro plazan. Erasotzaileak auzoko hainbat emakumeen aurkako erasoak burutu izan ditu aurretik, salatu dutenez. Ertzaintzak epailearengana eraman du dagoeneko.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 28
ASESINATO BILBAO

Emakume bat labankadaz hil dute Deustun, kalean

Ramon y Cajal kalean 14:30ak aldera jazo da erasoa, Deustuko Herriko tabernaren aurrean. Poliziak auzokide bat atxilotu du, hilketa leporatuta. Poteoan ari zen lagun talde batek azaldu duenez, erasotzaileak gutxienez zortzi labankada eman dizkio biktimari lepoan.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 28
portada goazen plazara ekimena

Euriak ez du gelditu euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarria

Ehunka pertsonek parte hartu dute Bilbon Herrirak nazio mailan euskal preso politikoen eskubideen alde herri eta auzoetako plazak betetzeko egin duen deialdiarekin. Euria ez da oztopo izan egitasmoa burutu ahal izateko eta Uribarri, San Inazio, Santutxu, Errekalde, Deustu, Deustuibarra eta Alde Zaharreko plazetan hainbat lagun bildu dira ekintza ezberdinak burutuz. [Argazki Galeria] [Goazen plazararen galeeria [...]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 21
III.udaberri festa

Udaberrian gaudela ospatuko dute Deustun

Beste urte batez Udaberri Jaia ospatuko dute Deustuko Herriko Tabernan larunbat honetan eta egun osoan zehar ekintza ezberdinak egongo dira. Aurten Elorri bertso eskolako lagunek festarekin bat egin dute eta bazkalorduan bertso saioa eskainiko diete bertaratzen diren lagunei.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 16
portada auzokide elkarteak Sarriko

Asociaciones vecinales exigen un debate público sobre el modelo energético

Representantes de las asociaciones vecinales de Deusto y San Inazio, la Federación de Asociaciones Vecinales de Bilbao y de varias organizaciones ecologistas han dado a conocer hoy sus alternativas a la instalación de una central térmica en Sarriko propuesta por el Ayuntamiento. Las asociaciones de vecinos creen que Azkuna no puede gobernar sin contar con [...]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Apirila 16
busturialdea1

“Afede ha dejado de participar en la opresión al pueblo palestino”

La plataforma BDS de Bizkaia y Euskal Herria Palestina Sarea han logrado que se retiren los juguetes “Made in Israel” de la tienda de Afede en Deusto tras tomar contacto con los responsables del local y entregarles una carta informativa sobre la campaña “Ez jolastu Palestinarren zapalkuntzarekin”.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Apirila 2
sarrera

Ehunka lagun gerturatu dira Deustura bertso saioaz gozatzera

Mailaen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Jon Maia goi mailako bertsolariek bertso saio bikaina eskaini zuten atzo arratsaldean Deustun. Ehunka pertsona gerturatu ziren egitasmoa ikustera eta Arkaitz Estiballes izan zen gai jartzailea eta aurkezle lanak egin zituena. [Argazki galeria]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Martxoa 20
426792_392698607425948_100000574377523_1412717_1227306924_n

Puntako bertsolariak bilduko dira gaur Deustun

Deustuko jaietako egitarauaren barruan bertso saioa antolatu dute bigarren urtez. Hitzordua gaur izango da, 19:30ean, Euskalduna zubiapean dagoen hockey zelaian eta bertan, Maialen Lujambio, Jon Maia, Amets Arzallus eta Unai Iturriagak abestuko dute eta Arkaitz Estiballesek aurkezle lanak egingo ditu.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Martxoa 20
418455_392700590759083_100000574377523_1412730_1210844343_n

Badatoz Deustuko jaiak!

Urtero bezala martxoa heldu da eta berarekin batera Deustuko jaia parte hartzaile eta herrikoiak. Egitarau zabala eskainiko du jai batzordeak hilaren 16tik 25era eta “Udaletxeari aurpegiratu” diote ez dutela Udalaren diru laguntzarik jasotzen eta “gero eta oztopo gehiago” jartzen dituztela jai herrikoiak aurrera ateratzeko. [Hemen egitarau osoa]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Martxoa 20