Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 21:21
Parcialmente Soleado
14°C
 

Dena prest Indautxun larunbateko Gazte Egunerako

indautxuko gazte eguna 2012

Goizean gosaria eta ginkana egingo dute Indautxu plazan eta herri bazkariaren ostean kalejira girotua egingo dute auzotik. Egunari amaiera emateko kontzertuak egingo dituzte Doña Casilda parkeko pergolan; Sobieth eta Bilbo Vandalz taldeek joko dute aurten 20:00etatik aurrera.

Irakurtzen jarraitu »
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Iraila 13 |Bilboko Branka

deustuko greba asanblada

Gazteriaren etengabeko kriminalizazioarekin bukatzeko eskatu du Deustuko greba asanbladak

Deustuko greba asanbladak prentsaurrekoa eman du gaur eguerdian Done Petri plazan, martxoaren 29ko greba orokorrean Buenos Aires kalean izandako istiluetan ertzain biri eraso egitea leporatuta, atzo Ertzaintzak burututako auzoko hiru gazteren atxiloketa salatzeko.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 21
IMG_0221

Aske daude greba orokorraren harira atxilotutako gazteak

Atzo gauean aske geratu ziren, Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Aitor Fernandez epailearen aurretik pasa eta gero. 20:00ak aldera, ehunka lagun bildu ziren Deustun euren askatasuna eskatzeko eta atxiloketak salatzeko. Bertan Irantzu Yaldebere egon zen, goizean aske utzi zuten adin txikiko deustuarra. [Manifestazioko argazki galeria]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 20
M29 istiluak ertzaintza

Lau gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon M29ko greban izandako istiluen harira

Brankari jakinarazi diotenez, gaur goizean Aitor Fernandez, Irantzu Yaldebere eta Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazte bilbotarrak atxilotu ditu Ertzaintzak. Gertuko iturriek jakitera eman dutenez, M29ko greba orokorrean bi poliziari eraso egitea leporatzen diete. [M29ko Greba Orokorra]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 19
kirruli urteurrena

Preso gaixoak etxeratzeko galdegin dute Kirruliren heriotzaren 26. urteurrenean

Herrirak deituta Indautxuko lagunek elkarretaratzea egin dute Joseba Asensio Kirruli Herrera de la Manchako espetxean birikietako gaixotasun batek jota hil zen egunaren urtemugan. Gaixorik dauden euskal preso politikoak etxean egon behar dutela aldarrikatu dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 14
portada-omenaldia-iñigo-cabacas

Ehunka lagunek omenaldi hunkigarria egin diote Iñigo Cabacasi, zauritu zuten lekuan

Mila lagun baino gehiago izan dira Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hildako lagunaren omenez egindako ekitaldian. Txalo zaparrada luze batek amaiera eman dio 15 minutuko isiluneari. ‘Justizia para Iñigo Cabacas Liceranzu‘ orrialdea sortu dute Facebooken lekukotzak eta elkartasun mezuak biltzeko. [Argazki galeria]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Apirila 16
oe blanki kartela 1

Indautxuko ekitaldi politikoan ongietorria emango diote Iñaki Bengoari

Larunbatean, hilaren 24an, “Kirruliren txokoan“, Pozas eta Areiltza batzen diren tokian, euskal preso politikoen aldeko ekitaldi politikoa egingo dute eta martxoaren 6an aske geratu zen Iñaki Bengoa Indautxuko preso politiko ohia bertan egongo da.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Martxoa 20
20120228_634660312569823011w

Iñaki Bengoa Blanki absolbitu egin dute espetxean urte eta erdi igaro eta gero

Iñaki Bengoa Indautxuko preso politikoa kargurik gabe libre utziko dute gaur arratsalde gauean eta Alcala Mecoko espetxetik Bilbora bueltatuko da urte eta erdi inguru espetxean egon eta gero. Otsailaren 28an 2002ko eraso bategatik epaitu zuten eta absoluzioa eman diote.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Martxoa 6
auzo-bira-Errekalde

Auzo birak Errekalden eta Indautxun du gaurko hitzordua

Gaur arratsaldean Bilduko zinegotziek bi bilera burutuko dituzte auzo birekin jarraitzeko eta auzoetan dauden arazoak aztertzeko. Lehenengoa Indautxun izango da arratsaldeko 19:00etan eta jarraian, 19:15ean Errekaldeko batzarra abiatuko dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Otsaila 14
Jendea2_800x600

Lau urte eta gero Miriam Campos Alde Zaharrera bueltatu da

Alde Zaharreko Herri Bilguneak euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia egingo du larunbat honetan Santiago plazan, bertan Miriam Campos preso ohia egongo da. Urtarrilaren 7an Indautxun harrera egin zioten Camposi eta auzora bueltatu izana ospatu zuten. [2012/01/04]Miriam Campos preso bilbotarra aske geratuko da urtarrilaren 6an

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Urtarrila 11
images

Bost bilbotar, kondena beteta bizi osorako zigortuak

Inma Patxo, Fernando Diez, Fernando Del Olmo, Joseba Artola eta Amantes dira bizi osorako zigortuak izan diren euskal preso bilbotarrak. Hiru Alde Zaharrekoak dira, bat Errekaldekoa eta beste bat Indautxukoa.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Urtarrila 2

Presoen aldeko ekimenak auzoetan urte amaierarako

Gabon hauetan Bilboko hainbat auzotan ekimen ezberdinak burutuko dituzte euskal preso eta errepresaliatuen alde eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrari babesa emateko.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (2 votes, average: 3,50 out of 5)
Loading ... Loading ...
2011, Abendua 30
auzokide-plana

Auzokide Planak ez ditu hiritarrak aintzat hartu

Udaletxeak ezagutzera eman ditu legegintzaldi honetan Auzokide Planaren barnean Indautxun egingo dituen proiektu berriak. Auzokideek euren parte hartze falta salatu dute proiektu hauen diseinuari begira.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2011, Abendua 30