Amets Gorri kultur elkarteak “La lluita a la motxila” dokumentala eskainiko du larunbatean
“La lluita a la motxila” dokumentalaren emanaldia eskainiko dute azaroaren 3an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan, Olabeagako Amets Gorri kultur elkartean. Dan Ortinez zuzendaria bertan egongo dela iragarri dute antolatzaileek eta jendea egitasmoan parte hartzera deitu dute.

