Arroza, kulturaniztasunaren aldeko arma gisa ulertua
Larunbat honetan, ekainak 9, Munduko Arrozak ekimenaren 9. edizioa egingo dute Bilbo Zaharrean eta Otxarkoagan. Ohi bezala, kultura, sinismen, jatorri eta egoera ezberdineko lagunen arteko harremana sustatuko dute arroza osagai nagusi izango duten jakiak dastatzen. Aurtengo edizio oso jendetsua izatea espero dute 1.500 lagun baino gehiagok izena eman baitute dagoeneko San Frantziskon.

