Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 24, 09:40
Más nubes que claros
12°C
 

Inma Berriozabalen askatasuna galdegin dute Santutxun

DSC02324

Santutxuko lagunek elkarretaratze jendetsua egin zuten, ostiralean, urriaren 12an, Karmelo kalean, Inma Berriozabal larri gaixo dagoen auzoko presoaren askatasuna exijitzeko. Berriozabal Galiziako A Lamako espetxean preso jarraitzen du 92.artikuluaren aplikazioa ukatu eta gero.

Irakurtzen jarraitu »
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, octubre 15 |Bilboko Branka

Uztaldi Gaztetxea

Uztaldi Gaztetxea hustu eta hormatu dute

Dagoeneko guztiz hormatu dute Santutxuko Uztaldi Gaztetxea eta gazte asanbladako lagunen esanetan ezingo dituzte barruan zituzten materialak berreskuratu. Hustearen aurrea, asanblada informatiboa egingo dute arratsaldeko 17:30ean, eta 20:00etan, manifestazioa abiatuko da Karmelo plazatik auzoan zehar. [Argazki galeria] [2012/09/28] Ertzaintza Uztaldi Gaztetxea husten ari da

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, septiembre 28
Uztaldi hustea

Ertzaintza Uztaldi Gaztetxea husten ari da

Santutxuko lagunek jakinarazi dutenez, goizeko 07:00etan, Ertzaintzaren lau furgoneta eta Udaltzaingoaren kotxeak gerturatu dira Santutxuko Iturriaga kaleko 14. zenbakian dagoen Uztaldi Gaztetxera eta husteari ekin diote. Gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute Karmelotik lokalaren itxiera salatzeko (20:00).

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, septiembre 28
Santutxuko-Uztaldi-Gaztetxea

Uztaldi Gaztetxea desalojo arriskuan dagoela ohartarazi dute Santutxuko gazteek

Epaileak irailaren 5ean sinatu zuen huste agindua eta Ertzaintzak edozein unetan gauza lezake. Gaztetxeko kideek diote 10 urte itxita zeramatzan lokal bati erabilpena eman diotela, Udalak asetzen ez dituen beharrizanak “autogestioaren bidez asetzeko”.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, septiembre 18
Santutxuko Gazte Asanbladaren kanpainia

Huste arriskuaren gainetik Uztaldi Gaztetxeak kanpaina antikapitalistaren bigarren astearekin jarraituko du

Atzo jakinarazi zuten Uztaldi Gaztetxeko kideek, epaileak irailaren 5ean sinatu zuela Iturriaga kaleko 14. zenbakian dagoen gaztetxea husteko agindua. Hala ere, euren plangintzarekin aurrera jarraituko dutela plazaratu dute eta hori dela eta, kanpaina antikapitalistaren bigarren aste honetan, ekimen ezberdinak egongo direla baieztatu dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, septiembre 18
Santutxuko Gazte Asanbladaren kanpainia

Sistema kapitalistak sortutako egoerari aurre egiteko kanpaina abiatu du Santutxuko Gazte Asanbladak

Santutxuko Gazte Asanbladak kanpaina bat martxan jarri du egungo sistema kapitalistak sortutako egoera “jasanezinari” aurre egitekotan. Gauzak horrela, aste honetan ekimen ezberdinak burutuko dituzte Iturriaga kaleako 14. zenbakian dagoen Uztalde gaztetxean.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, septiembre 11
DSCF0572

Santutxuko Uztaldi Gaztetxe berria inauguratuko dute ostiralean

Hiru hilabeteko lanak fruituak eman dituela diote gazte asanbladako kideek eta orain “ereindako haziek emandako uzta jasotzeko garaia” dela uste dute. Ostiral honetan iluntzean, auzoko jaien bezperan, irekiko dituzte Iturriaga kaleko gaztetxe berriko ateak.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, julio 12
basauriko espetxean

Gaixotasun larria duen Inma Berriozabal presoaren askatasuna aldarrikatuko dute ostiralean Santutxun

Enkartelada deitu dute uztailaren 13rako Berriozabalek dozena erdi gaixotasun baino gehiago ditu eta kartzelan ezin du beharko lukeen tratua egokitasunez jaso. Elkarretaratzea Karmelo plazan egingo dute 20:00etan.  

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, julio 9

Kriminalizazio kanpainekin bukatzea exijitu dute ehunka lagunek Santutxun

Ehun lagun inguruk parte hartu zuten atzo arratsaldean, Maialen Zuazoren atxiloketa salatzeko Santutxun egindako manifestazioan. Bertan argitu zuten, “egun bizi dugun testuinguru politikoan soberan daudela tortura, kartzela edota atxiloketak, are gehiago kriminalizazio kanpaina batekin hornituta datozenean”.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, julio 3
Auzitegi Nazionala Stop

Maialen Zuazoren atxiloketaren aurrean elkartasun herri harresia eraikitzera deitu du Eleak-ek

Egun bizi den egoera politiko berrian Espainiako Estatua “diskurtso eta praktika berdinarekin jarraitzea” onartezina dela dio Eleak-ek. Astelehenean, uztailaren 2an, arratsaldeko 20:00etan Santutxuko Karmelo plazan kontzentrazioa deitu dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, junio 29
Maialen

Poliziak Maialen Zuazo santutxuarra atxilotu egin du

Atzo bertan jaso zuen Auzitegi Nazionalak Guardia Zibilari eta Espainiako Poliziari bilatzeko eta atxilotzeko bidalitako aginduaren jakinarazpena, eguerdian Brankari jakinarazi dionez. Lagun batekin hondartzara zihoala gelditu du Poliziak. Apirilean Auzitegi Nazionalak jarritako 7 urteko zigorra berretsi zuen Gorenak. Astelehenean elkarretaratzea deitu dute Santutxun, Karmelo plazan (20:00). [2012/05/28] Maialen Zuazo: “Noiz atxilotuko nauten ez jakitea kondenaren [...]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, junio 29
ELEak1

Maialen Zuazo, Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui bilbotarrak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak

Zuazori zazpi urteko zigorra berretsi zion Auzitegi Gorenak apirilean baina hiru bete egin ditu dagoeneko. Beste auzi batean dauden Astorkizaga eta Bustinduiri ere helarazi die agindua eta lau urteko espetxealdia bete behar izango dute. Edozein unetan atxilo ditzakete hiruak.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, junio 29

Herrira bilgunea aurkeztuko dute Santutxun “presoen eskubideen aldeko borroka une garrantzitsu batean” dagoelako

Auzo horretako hanbat bizilagunek uste dute euskal preso eta iheslari politikoek bizi duten “egoera lazgarri honi bukaera emateko aukerari ezin diogula uko egin”. Aurkezpena Karmelo plazan izango da (19:30) ekainaren 22an.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, junio 15
lander fernandez stx mani1

“Landerrek bizitza normala egiten zuen Erroman, eta Espainiako Poliziak bazekien”

Manifestazioa egin dute Santutxun Lander Fernandez auzokidearen atxiloketa salatzeko. 200 lagunek parte hartu dute martxan. Azkenaldian Espainiako polizien jazarpena nabarmena zela adierazi zien lagunei. Erroma erdiguneko Regina Coeli espetxean sartu dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, junio 14
sarrera

Errepresioarekin bukatzea eskatu dute Marin, Astorkizaga eta Bustinduiren auzoetan

Atzo arratsaldean manifestazioa egin zuten Santutxuko kaleetan barrena Alex Bustindui santutxuarrari, Alberto Marin deustuarrari eta Gaizka Astorkizaga San Inazioko gazteari Auzitegi Nazionalak ezarritako lau urteko kartzela zigorra salatzeko. Sarrikotik Deustuko Done Petri plazara bigarren martxa bat abiatu zen protesta berdinarekin. [Argazki galeria]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, mayo 29
c617x266_EFE_5383_

Mobilizazioak gaur, Marin, Astorkizaga eta Bustinduiri ezarritako zigorren kontra

Gaur arratsaldean kontzentrazioa egingo dute Santutxun eta manifestazioa Sarrikotik Deustura, Auzitego Nazioanalak Alberto Marin “Rupi”, Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui lagunei lau urteko kartzela zigorra berretsi izanagatik.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, mayo 28
Sani herri bilgunea Gaizka-Alberto

Mobilizazioak San Inazio eta Santutxun, Marin, Astorkizaga eta Bustinduiren aurkako zigorrak salatzeko

San Inazioko Herri Bilguneak kontzentrazioa deitu du gaur arratsalderako (19:30) Kontserbatorioaren plazan. Gaizka Astorkizaga atxilotzeko arriskuan dagoela ohartarazi dute. Santutxun elkarretaratzea egingo dute astelehean (20:00) Karmelo plazan.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, mayo 24
rupi manifestazioa

Lau urteko zigorra ezarri diete Alberto Marin “Rupi”, Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui gazte bilbotarrei

2009ko otsailean kutxazain automatiko baten aurkako erasoan parte hartzea egotzita epaitu zituzten. Marin 2010eko apirilean atxilotu zuen Ertzaintzak eta espetxean da geroztik; Astorkizaga eta Bustindui kalean daude, bermepean. Inkomunikazio aldian tortura psikologiko gogorrak jasan izana salatu zuen Marinek.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, mayo 24
portada goazen plazara ekimena

Euriak ez du gelditu euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarria

Ehunka pertsonek parte hartu dute Bilbon Herrirak nazio mailan euskal preso politikoen eskubideen alde herri eta auzoetako plazak betetzeko egin duen deialdiarekin. Euria ez da oztopo izan egitasmoa burutu ahal izateko eta Uribarri, San Inazio, Santutxu, Errekalde, Deustu, Deustuibarra eta Alde Zaharreko plazetan hainbat lagun bildu dira ekintza ezberdinak burutuz. [Argazki Galeria] [Goazen plazararen galeeria [...]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, mayo 21
PREST-BERTON traz

Udaberriko bertso saioak heldu dira Santutxura

Santutxun udaberria heldu dela ospatzeko bertso saioak antolatu dituzte maiatzeko zapatu guztietan. Aurreko asteburuan izan zen lehena eta Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza eta Beñat Gaztelumendik parte hartu zuten. Era berean, hilabete osoan zehar bertsolari paregabeak arituko dira auzoko asteburuak girotzen.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, mayo 11
Mania

Gizartearen aurrerapausoen aurrean “Estatuak entzungor” jarraitzen duela salatuko dute Santutxun

Manifestazioa egingo dute Santutxun astelehenenan, hilaren 7an, D3M eta Askatasunaren kontrako epaiketaren harira. Era berean, Jose Antonio Munduate eta Xabier Isasa auzoko auziperatuei elkartasuna erakutsi nahi diete egitasmoaren bidez.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, mayo 4
DSCF0564

Santutxuko gaztetxe berriak erasoak pairatu ditu

Gazte Asanbladak jakitera eman duenez, Santutxuko gaztetxeak erasoak izan zituen atelehenean eta atzo goizean. Hala ere, egoera horren aurrean “proiektu berriaren alde indar gehiagoz lan” egingo dutela jakinarazi dute eta gazteria lan egunetan parte hartzera deitu dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, mayo 2