Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 18:54
Parcialmente Soleado
15°C
 

Vecinos y vecinas de Uribarri denuncian los continuos incumplimientos en las obras de la linea 3 del Metro

metro bilbao uribarri

La Asociación vecinal Gure Etxea lleva años reclamando “transparencia en las cuentas, cumplimiento de los plazos programados y seguridad en el trabajo”. Lakua anunció el aumentó de 153 a 254 los millones de euros destinados a las obras del suburbano, dinero, dicen desde Gure Etxea, que sale de los bolsillos de la ciudadanía.

Irakurtzen jarraitu »
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Urria 4 |Bilboko Branka

Uribarri Guardia Zibila

Guardia Zibilak hiru gazte identifikatu zituen atzo Uribarrin

Gaueko 22:00ak aldera Uribarriko herriko tabernaren parean aparkatutako auto baten barruan zegoen gaztea identifikatu zuten. Ondoren bertaratutako beste bi lagun ere atxiki zituzten. Guztira 20 minutu pasatxo izan zituzten atxikituta.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Iraila 13
bilbi greba batukada

Kalejira zaratatsua egingo dute Uribarrin greba orokorrari begira

Uribarritzen kolektiboak deitu du ekimena ostiral honetan, hilak 15, 19:00etan Uribarriko kanpan hasita. Gehiengo sindikalak irailaren 26rako deitua duen greba orokorrarekin bat egin nahi duten lagun guztien bilgunea osatu dute uribarrin eta ostegunero biltzen dira ekimenak zehazteko.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Iraila 13
uribarri-bortxaketa-kontzentrazioa-619x283

Uribarrin gertatutako azken genero indarkeria kasuaren aurrean elkarretaratzea deitu dute

Aurreko larunbat gauean 25 urteko gizonezko batek bere bikotekide ohia erasotu eta jipoitu zuen Uribarriko Trauko kalean. Gertatutakoa eta orokorrean genero indarkeria salatzeko, Uribarri Auzolanean plataformak elkarretaratzea deitu du bihar arratsaldean, auzoko arrapala mekanikoetan.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Uztaila 18
Patakon udaletxean

Patakoneko kideek espazio soziokulturalen beharra azpimarratu dute Udaletxe aurrean

Udalbatzarrean etxe hutsen inguruko eztabaida burutzen zen bitartean Udaletxearen kanpoaldean, Patakon gaztetxeraen aldeko zenbait kidek, “kazerolada” egin dute euren “ideiak eta indarra entzutera emateko”. Berriz ere azpimarratu dute, Uribarrin ekintza soziokulturalak antolatzeko leku baten beharra dutela.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 29
portada Patakon manifa hustea

Patakon hustuta ere Uribarrik aurrera darraiela adierazi dute ehunka lagunek

Ehunka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Uribarrin Patakon Gaztetxeari babesa emateko eta goizeko hutsaraztea salatzeko auzoko gazteek deitutako manifestazioan. Bihar, osteguna, lapikokada deitu dute Udaletxe aurrean, udalbatza eguna baitute udal taldeek. [Argazki galeria]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 29
portada Patakon desalojoa

Ertzaintzak hustu egin du Patakon Gaztetxea

Goizeko 06:30ean sartu dira poliziak Matiko kaleko eraikinean eta husten hasi dira. Barruan zeuden bost lagunak identifikatu egin dituzte. Arratsalderako manifestazioa deitu dute (19:30ean) eta ostegunerako kazerolada udaletxe aurrean.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 29
euskaraz bizi uribarri

Euskaraz Bizi egun arrakastatsua izan zuten larunbatean Uribarrin

Auzoan euskaraz bizitzeko zailtasunez eta aukerez, euskaraz sorturiko agenda kulturalaz, euskaldunon sareaz eta topagune fisikoez” hausnartu zuten goizean auzoko hainbat euskaltzalek. Solasaldiararen ondorioak mural handi batean irudikatu zituzten. Bazkari herrikoian 60 lagun baino gehiago elkartu ziren. [Argazki galeria]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 20
Zurbaranbarri sutea1

Metroko 3. lineako lanetan izandako suteak agerian utzi ditu beharginen baldintza txarrak

Uribarriko Gure Etxea auzokide elkarteak azalpenak eskatu dizkio Euskal Trenbide Sareari eta ezbeharra langile faltak eragin badu kaleratutako lagunak berriz kontratatzeko eskatu dio. Lanak azken fasean egon beharko lirateke, elkarte honen esanetan, baina “orain inork ez du esan nahi noiz amaituko diren”.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 18
San Juan sua

Suaren bidez udako solstizoari hasiera emango diote hainbat auzoetan

Udari hasiera emateko datorren larunbatean, Bilboko hainbat auzotan San Juan suak egongo dira hain ezaguna den “Sorgin gauean”. Egitasmo ezberdinak egongo dira baina suak eta festa giroak hartuko du garrantzi handiena.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 18
Bildu Patakonen

Patakonek bezala, kosturik ez duten autokudeatutako zentroen lana aitortzea eskatu dio Bilduk Udalari

Bilduko Udal Taldeak babesa eman dio Patakon gaztetxeari eta ekimen horren helburua “auzokideen lan bolondresaren bitartez auzoari egitasmo kultural eta soziala eskaintzea” dela azaldu du. Era berean, bihar jazarpen polizala salatzeko Uribarriko eskoletako plazatik abiatuko den martxan parte hartuko dutela jakinarazi dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 14
euskaraz bizi

Euskaldunon I. asanbladak irekiko du Uribarriko Euskaraz bizi eguna

Urtero legez Tanttaka euskara taldeak Uribarriko Euskaraz Bizi Eguna burutuko du larunbatean, hilaren 16an. Egitarau interesgarria eskainiko dute eta aurten berrikuntza bat egongoda, Esukaldunon I. asanblada egingo baitute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 13
Patakon Ertzaintza

Patakon Gaztetxean sartu, 14 kide identifikatu eta nahi duenean hustu dezakeela mehatxu egin die Ertzaintzak

Uribarriko bizilagunek jakinarazi dutenez, arratsaldeko 18:30ak aldera Ertzaintzaren hainbat patruila agertu eta ustez epailearen agindua zena eskuetan eraikinean sartu dira. Barruan zeuden 14 bat gazte identifikatu eta adin txikiko bati zaplasteko bat eman diote. Gaztetxea nahi dutenean hustu dezaketela mehatxu egin ostean alde egin dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 13
Patakon gaztetxea

Jazarpen polizialek ez dituztela kikilduko azaldu dute Patakoneko kideek

Patakoneko lagunek Matiko kaleko eraikina okupatu zutenetik pairatu dituzten jazarpen polizialak salatu dituzte eta horien aurrean ez direla kikilduko eta “auzoak merezi duen espazioa eraikitzen jarraituko” dutela jakinarazi dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 12
AURRERA PATAKON

Patakonen lanean jarraitzen dute okupatu eta astebetera

Duela astebete abiatu zen Patakon gaztetxearen proiektua eta aste osoan zehar lanean aritu badira ere asteburuan berdin jarraitzeko asmoa erakutsi dute gaztetxeko lagunek. Ondorioz, auzokide eta hiritarrak oro har, gaurko egitasmoetan parte hartzera deitu dituzte.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 8
Patakon Gaztetxeko kideen prentsaurrekoa

Patakoneko ateak gaur irekiko dituzte

Gaur irekiko dute Matiko kaleko seigarren zenbakian dagoen Patakon gaztetxea “Patakon dekonari kendu eta ez dekonari emon” lemapean eta bertako kideek azaldu dutenez, alternatiba soziokulturalak lantzea izango dute helburu hemendik aurrera. [Adierazpenen bideoa]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 4
IMG_9840

Uribarrik gaztetxe berria du…ongi etorri Patakon!

Uribarriko lagunek auzoko gazteen beharrak asetuko dituen eta auzokideen topagunea izango den alternatiba sozial eta kulturalaren alde eginez, Patakon gaztetxea okupatu zuten bart arratsaldean. Mende erdiz hutsi egon den Matiko kaleko eraikin batean abiatu dute proiektu berria. [Argazki Galeria] [Adierazpenen bideoa]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Ekaina 4
Uribarri Eguna 2012

Gizarte lan komunitarioaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte Uribarri egunean

Uribarri Auzolanean proiektuak Uribarri eguna 2012 burutuko du ekainaren 10ean, igandea. Horretan, auzoko elkarte ezberdinek hartuko dute parte, euren jarduerak ezagutzera emateko eta auzoan egin duten lanaren informazioa zabaltzeko.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 28
portada goazen plazara ekimena

Euriak ez du gelditu euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarria

Ehunka pertsonek parte hartu dute Bilbon Herrirak nazio mailan euskal preso politikoen eskubideen alde herri eta auzoetako plazak betetzeko egin duen deialdiarekin. Euria ez da oztopo izan egitasmoa burutu ahal izateko eta Uribarri, San Inazio, Santutxu, Errekalde, Deustu, Deustuibarra eta Alde Zaharreko plazetan hainbat lagun bildu dira ekintza ezberdinak burutuz. [Argazki Galeria] [Goazen plazararen galeeria [...]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Maiatza 21
bertsobazkaria 2012

Bertso-bazkaria antolatu dute Uribarrin aste Santua eta gerorako

Uribarriko Euskaraz Bizi taldeak eta Tanttaka konpartsak kantu-poteoa eta bertso-bazkaria antolatu dituzte apirilaren 21ean auzoan. Bertan, Fredi Paya, Oihana Bartra eta Iñaki Viñasprese bertsolariek hartuko dute parte.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Apirila 2
burrunbadauribarri1

Greba orokorrerako deia “burrunbada” bidez egingo dute Uribarrin

Ostiral honetan, martxoak 23 (18:30), lan eta jendarte eskubideen aldeko “burrunbada” egingo dute Uribarriko kanpan. Greba egunari begira murrizketei, erreformei eta inposaketei aurre egiteko deia zabaldu diete auzokideei.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Martxoa 20
kartela

Auzokideen topagunea izango den gaztetxea aldarrikatuko dute Uribarrin

Uribarriko gazteek auzoan gaztetxe baten beharra aldarrikatuko dute martxoaren 17an eta Tipi-tapa Uribarri piztu proiektua ezagutzera emango dute. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute eta bertaratzen direnek pintxo lehiaketaz, bazkari herrikoiaz edota gaueko kontzertuetaz gozatu ahalko dute.   Auzoa maite badute ere, Uribarriko gazteek jakitera eman dute etxebizitza eredu pribatua, erraustegiaren inposaketa, kultur eskaintza mugatua, [...]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2012, Martxoa 12