Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 22, 07:42
Principalmente Nuboso con Chubascos
11°C
 

Martxan dira auzoetako greba asanbladak

greba_m30_20130521

Maitzaren 30erako gehiengo sindikalak eta eragile sozialek deitutako greba orokorrera begira hainbat auzotan ekimenak deitu dituzten datozen egunetarako. Gune soziosindikalak greba berotzen hasteko larunbatean egingo duen manifestazioan parte hartzera deitzeaz gain, kotxe karabanak, kartel jartze masiboak, martxak, burrunbadak eta bestelako ekintzak egingo dituzte auzoz auzo.

Irakurtzen jarraitu »
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, Maiatza 21 |Bilboko Branka

, , , , , , ,

Azkuna_SanchezGalan_20111007

Udalaren zuloa, astetik astera handiagoa

Iberdrolarekin egindako hitzarmena 25,5 milioi euro kostatuko zaio Bilboko Udalari. Hasierako hitzarmenari, 2005. urtean sinatutakoari, KPIaren %23,2ko igoera aplikatu behar zaio. Ondorioz, 20,74 milioiko zorra 25,5ra handitu da zortzi urtetan. Azkunaren kudeaketa “ez hain gardenak” 84,5ko zorra eragin du, eta denborak aurrera egin ahala igotzen darrai.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, Maiatza 14

Patronalak greba orokorra “merezi” duela aldarrikatu dute sindikatu eta eragile sozialek

Azken lan erreformek emandako erraztasunak baliatuta murrizketak eta kaleratzeak onartu dituztela salatu dute gaur Confebasken egoitzaren atarian. Maiatzaren 30eko grebaren deitzaileek mobilizazioa egin dute Kutxabank, Confebask eta Jaurlaritzaren egoitzak lotuta.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, Maiatza 14

Militarren lurrak herriari itzultzeko eskatu dute antimilitaristek Gobernu Militarrean

Kakitzat koordinakundeak tomateak eta piperrak landatu ditu militarren egoitzaren aurrean. SAT Andaluziako langileen sindikatuaren deiarekin bat eginez, militarren lurrak herriari itzultzeko eta gastu militarra behar sozialetara bideratzeko galdegin dute.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, Maiatza 13
Basurtu_protesta_20130509

Ertzaintzak kanporatu egin ditu Basurtun murrizketen aurka protestan ari ziren lagunak

Ertzaintzak goizean goiz Basurtuko kanpo-kontsultetako harreran itxialdia egiten ari ziren langileak kanporatu eta identifikatu ditu eguerdi aldera. Gasteizko Gobernuak Osakidetzan bultzatutako murrizketen aurka eta funtzio publikoaren alde ari ziren mobilizatzen. Argazki galeria

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, Maiatza 9
petras_vasapollo_20130508

James Petras eta Luciano Vasapollo Bilbon izango dira maiatzaren 17an

Kapitalismoaren eta inperialismoaren krisiaren nondik norakoak aztergai izango dituzte maila handiko bi pentsalariek Ipar Hegoa Fundazioak eta LABek Sarrikoko fakultatean antolatu duten hitzaldian. “Espainiak eta Frantziak ezartzen dizkiguten murrizketei aurre egiteko” sindikatuak Euskal Herrian abiatutako borroka eta dinamiken baitan kokatu dute hitzaldia.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, Maiatza 8
zerbitzu publikoak garatu

Sindikatuek funtzio publikoko langileak mobilizatzera deitu dituzte lanaldiaren luzapenaren aurka

Manifestazioak deitu dituzte maiatzaren 11rako ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bilbo, Donostia eta Gasteizen enplegu suntsiketaren kontra. Bilbon, Jesusen Bihotzetik abiatuko da martxa 17:30ean. Legebiltzarrak dekretuaren indargabetzea exijitu du eta eskaera horren aurrean jarrera hartzeko eskatu diote Urkulluren exekutiboari.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, Maiatza 2
maiatzak1_20130501

Maiatzaren 30eko grebara deitu du LABek langileen egunean

Eskualdeka mobilizatu da sindikatu abertzalea. Bilbon manifestazio jendetsua egin du eta amaiera ekitaldian Sonia Gonzalez exekutibako kideak murrizketa, lan erreforma eta, oro har, langileen aurkako erasoen aurka eginiko borrokak “emaitzak” izan dituela azpimarratu du. Maiatzaren 30eko greba orokorrean kaleak “langilez, langabetuz eta etorkizunik gabe utzi nahi dituzten gaztez” beteko dira, esan du. Maiatzak 1 Bilbon [...]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, Maiatza 1

Langileen eskubideen eta burujabetzaren alde kalera ateratzeko deia luzatu du LAB-ek

Bihar Langileen Nazioarteko Eguna da eta beste urte batez sindikatu ezberdinek manifestazioak burutuko dituzte herri eta hiri ezberdinetan langileen eskubideen defentsan eta egun indarrean dauden murrizketekin bukatzea exijitzeko. LABek Bilbon egingo duen martxa 11:45tan, Zabalburuko plazatik abiatuko da.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, Apirila 30