Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 23, 15:49
Más nubes que claros
14°C
 

LOMCE-ren aurkako mobilizazioak deitu dituzte ostiralerako, Bilboko ikasle egunean

lomce_ez_20130521

Auzoetako zentroetatik zutabeak egingo dituzte ikasleek Arriagatik 13:00etan abiatuko den manifestaziora. Hezkuntza erreformaren aurrean alternatibak eraikitzen jarraituko dutela ohartarazi du Ikasle Abertzaleakek. Arratsaldean, Bilboko Ikasle Egunaren baitan, bazkaria, poteoa eta 7Katu Gaztetxean jaia antolatu dituzte.

Irakurtzen jarraitu »
buia_auzoa_20130517

Buiako San Isidro jaiak, asteburu honetan

Erdigunetik urrun dagoen eta historikoki instituzioek ahaztuta izan duten auzoa izanagatik Bilboko jai zaharrenetarikoak ditu Buiak, San Isidro jaiak. Maiatzaren 17tik 25ra bitartean auzokideei zein inguruko auzokoei zuzendutako hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Urteroko sardina jana eta auzo bazkaria izango dira ekimen nagusienak.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, mayo 17

Mendi ibilaldi neurtua eta ‘Euskal Herria Bilbon kantari’, Aste Nagusiaren 35. urteurrena berotzeko

Maiatzaren 25ean Txosnagane mendira martxa egingo dute Bilboko Konpartsek eta ekainaren 8an, berriz, Euskal Herri osoko kantuzaleak gonbidatu dituzte Bilbo kantariren edizio berezi batean parte hartzera. Aste Nagusiak 35 urte egingo ditu aurten eta hainbat ekimen antolatuko dituzte urtemugaren harira.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, mayo 15

Kapitalismoari aurre egiten dioten esperientziak aztertuko dituzte Komite Internazionalistek

‘Kapitalismoaren aurrean… herrien arteko ideien kontrabandoa!’ goiburupean egingo dituzten jardunaldietan Kataluniako kooperatiba integralez, Argentinan langileen kontrolpean dauden lantegiez, Andaluziako lur militarren okupazioez, elikadura burujabetzaz eta krisiak Euskal Herrian duen eraginaz mintzatuko dira hainbat aditu. Hitzaldiak ekainaren 3tik 9ra egingo dira Erronda kaleko Zirika! Herri Gunean.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, mayo 15
zurbaranbarri_jaiak_20110520

Gaur emango diete hasiera Zurbaranbarriko jaiei

Maiatzaren 15etik 19ra lehiaketa gastronomiko, umeentzako jolas, tailer eta ekitaldi kulturalek Zurbaranbarriko plaza hartuko dute. Larunbatean kontzertua emango dute Inoiz eta Revolcon taldeek. Udalaren laguntza urriaren (789 euro) gainetik auzokideen lanari eta parte hartzeari esker jaiak aurrera ateratzea lortu dute beste behin ere. [Egitarau osoa barruan]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, mayo 15
antzerkia_kalean_20130406

Kultura kalean eta barrutiz barruti

Udaberriarekin batera arte eszenikoen adierazpen guztiak auzoetako kaleetara helduko dira ‘Kultura kalez kale’ ekimenari esker. Ekaina amaiera bitartean zer ikusi eta entzun egongo da, doan, Bilboko barruti guztietan. Egitaraua osorik [pdf]

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, mayo 6
azken kupela dantza

2013ko Azken Kupela Dantzak bat egingo du “Ni ere egon nintzen” elkartasun kanpainarekin

Altxa Porrue, Satorrak eta Txinbotarrak konpartsek osatzen duten Kulturguneak 8. Azken Kupela Dantza jaialdia antolatu du maiatzaren 11n. Egun osoko egitaraua egongo da Errekaldeko plazan eta aurten “Ni ere egon nintzen” kanpainarekin bat egingo du gogora ekartzeko urtebete eta erdi igaro dela Kukutza Gaztetxea eraitsi zutenetik.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, abril 29
ibarrekolanda-jaiak2

Igandea bitartean Ibarrekolandak jaietan jarraituko du

Aurreko ostiralean, apirilaren 26an, abiatu ziren Ibarrekolandako jaiak eta beste aste batez auzoa festa giroan murgilduta egongo da. Egitarau zabala antolatu du Jai Batzordeak aste honetarako eta bilbotar orori bertara gerturatzeko deia luzatu diete.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, abril 29
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Elorrieta jaietan murgilduko da ostiralean

Udaberriarekin batera auzoetako jai asko ospatzen dira Bilbon. Ostiralean, hilaren 26an, Elorrietako festak abiatuko dituzte eta ondorioz, gaurtik hasita maiatzaren 6ra bitartean, Ignacio Ellacuria kalea kotxeen zirkulaziorako itxita egongo da.

1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading ... Loading ...
2013, abril 24