Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 01:38
Nubes intermitentes
8°C
 

Euskal presoen eskubideen urraketaren aurkako salaketak Arriaga plaza bete du

M18plazara_20130518

Milaka lagun bildu dira Herrirak euskal presoen eskubideen defentsan eta espetxe politikaren aldaketa eskatzeko Euskal Herriko 232 herritan eginiko ekimenean. Arriaga plaza bete ostean ekimen kultural ibiltaria egin dute Bilbon. San Inazion 100 lagun bildu dira goizean auzoko presoen etxeratzea eskatzen duen murala egiteko.

[Argazki galeria]

Irakurtzen jarraitu »

Autobidearen zubibidea 2016rako desagertzeko eskatu dute errekaldetarrek

errekalde_autopista_2010518

Instituzioek Errekalderekin duten zor historikoa betetzeko galdegin dute Sabino Arana itxi egin duten egunean. Ehunka auzokidek gaur goizean eginiko manifestazioan parte hartu dute. Foru Aldundiak 2008 eta 2016 bitartean autobidea eraitsiko zuela hitzeman zuen.

Irakurtzen jarraitu »
kontzertuak_Aste_Nagusia_20130518

Sinadura bilketa abiatu dute Aste Nagusiko kontzertuak Txurdinagara eraman ez ditzaten

Change.org webgunean argitaratutako eskaerak halako jaialdi batek Europa parkean eta inguruko bizilaguneengan “eragin ditzakeen kalte handiak” kontuan izateko eta “zuhaitzik ez mozteko” galdegiten dio Udalari. Udalak jaietako kontzertuak Txurdinagan egitea erabaki du Jai Batzorde Mistoaren iritzia kontuan hartu gabe.

Irakurtzen jarraitu » 2013, Maiatza 18

Arartekoarengana jo du EH Bilduk Azkunaren gobernuaren gardentasun eza salatzeko

EH Bilduren udal taldeak oposizioaren fiskalizazio plana eragozteko Udal gobernuak jartzen dituen traben zerrenda aurkeztu du Arartekoaren aurrean. Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak Azkunak buru duen gobernuaren gardentasun eza salatu du.

Irakurtzen jarraitu » 2013, Maiatza 17
78295435489

Vecinos de Panera se oponen a la construcción de un quinto bloque

Solicitan al Ayuntamiento que respete la opinión del Consejo Asesor de Planeamiento, organismo que se opuso a la propuesta municipal para recalificar el solar y poder edificar un nuevo bloque de 20 plantas. Azkuna reprendió a un arquitecto del consejo por haber votado en contra de la recalificación.

Irakurtzen jarraitu » 2013, Maiatza 17
europa_parkea

El Ayuntamiento decide llevar los conciertos de Aste Nagusia a Txurdinaga al margen de la Comisión Mixta

Tras el estrepitoso fracaso del ‘Espacio Karola’ el pasado año, el Gobierno Azkuna vuelve a cambiar el emplazamiento de los conciertos ignorando por completo la opinión de las personas y agentes que conforman la Comisión Mixta de Fiestas. Los recitales se llevarán a cabo en el parque Europa.

Irakurtzen jarraitu » 2013, Maiatza 17
buia_auzoa_20130517

Buiako San Isidro jaiak, asteburu honetan

Erdigunetik urrun dagoen eta historikoki instituzioek ahaztuta izan duten auzoa izanagatik Bilboko jai zaharrenetarikoak ditu Buiak, San Isidro jaiak. Maiatzaren 17tik 25ra bitartean auzokideei zein inguruko auzokoei zuzendutako hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Urteroko sardina jana eta auzo bazkaria izango dira ekimen nagusienak.

Irakurtzen jarraitu » 2013, Maiatza 17
Erkizia_zitazioa_20130516

Tasio Erkiziaren auzipetzea mobilizazio sozialetan parte hartzen dutenen aurkako “mehatxua” dela dio EH Bilduk

BBKren aurkako protesta batean izateagatik auzipetu izana “lotsagabekeria juridikoa” dela uste du Arantza Urkaregik. Protesta kriminalizatzea eta Erkiziaren ibilbide militantea epaitzea da, koalizioaren iritzian,  gaurko deklarazio hartzeraren helburua.

Irakurtzen jarraitu » 2013, Maiatza 16

‘Iñigo Gogoan’ alderdiekin bilduko da polizia ereduari buruzko eztabaida bultzatzeko

‘Polizia ereduari xake!’ jardunaldien balorazioa gazi-gozoa dela dio herri ekimenak, polizia ereduaren aldaketarena gero eta jende gehiago arduratzen duen gaia delako baina, aldi berean, aldaketa hori burutzeko ardura dutenek “entzungor” egiten jarraitzen dutelako. Laguntza eskatu dute Iñigo Cabacas: Crónica de una herida abierta dokumentala ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko.

Irakurtzen jarraitu » 2013, Maiatza 16
Ezpam!_20130516

Sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete Gaizka Astorkizaga atxilotzearen kontra desobedientzia ekintza egin zuten lau laguni

Iazko uztailean gazte san inaziotarra atxilo ez zezaten Bilbon altxatutako herri harresiak burututako ekimenen baitan BI-634 errepidea mozteagatik epaitu behar zituzten. Defentsak akordioa lortu du. Ezpam! eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak babesa adierazi die gazteei eta gaurkoa bezalako epaiketak “egungo testuingurutik kanpo” daudela salatu du.

Irakurtzen jarraitu » 2013, Maiatza 16