Bizikleten mailegua sei auzo berrietara zabalduko du Udalak
Urria 14th, 2011 by Branka
Udalak bizikleta mailegua sei auzo gehiagora zabalduko duela azaldu zuen atzo Ricardo Barkala, Hirigintza eta Ingurumen Saileko zinegotziak. Era berean, maileguak datorren urteko urtarrilean kobratzen hasiko direla jakinarazi zuen PNVko zinegotziak. Aipagarria da martxan jarri zenetik mailegu sistemak izandako hutsuneak eta bizilagunengandik jasotako kexa kopuru altuak.
Sarriko, Olabeaga, Zabalburu, Etxebarria parkea, Abando eta Txurdinagan jarriko dituzte bizikletak hartzeko puntu berriak. Honela, 19 tokitara igoko da bizikletak har eta utz daitezkeen tokien zerrenda. Zerbitzuaren handitzeak 198.000 euroko kostua izango du, eta horietatik 140.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurugiro sailak ordainduko ditu.
Urtarrilean ezarriko diren tarifak, urte osokoak izango dira. Horeela, bilbotarrek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta 20 Bilbon bizi ez direnek.