Santo Tomaseko azoka edo BBKren azoka?
Urria 27th, 2011 by Branka
BBK-k abenduaren 21eko azokako postuak esleitzeko erabiltzen dituen irizpideak berrikusteko eskatuko du Bilduk biharko Udalbatzan. Aurrezki kutxan kontu korrontea izatera behartzen ditu BBK-k postua jarri nahi duten nekazariak.
Bilduk Santo Tomaseko azokan jartzen diren postuak esleitzeko erabiltzen diren irizpideak berrikustea proposatuko du biharko Udalbatzan. Ezkerreko koalizioak proposamena aurkeztu du BBK-k nekazal azokako postuak banatzeko jarraitzen dituen irizpideak berrikus ditzatela proposatuz.
Ana Etxarte zinegotziaren ustez, Santo Tomaseko azoka “BBKren azoka bihurtzen ari da”. BBK-k postuak banatzeko baldintza zorrotzak inposatzen ditu eta azken urteotan postuak gutxitzeko hartutako erabakiak egoera hau areagotu du.
Bilduk arbitrariotzat jo ditu BBK jartzen dituen baldintzak. Nekazariak aurrezki kutxa horretan kontu korrontea izatera behartzea da, Bilduren iritzian, baldintzarik eztabaidagarriena.
Ezkerreko koalizioaren ustez, postuak esleitzerakoan gardentasuna bermatu behar da, batez ere nekazaritza ekologikoan jarduten dutenak, gailenduz.
Horregatik, Bilduk proposatzen du BBKn kontu korrontea izatearen baldintza bertan behera gelditzea eta hurrengo hauek kontutan hartzea: aktiboan dagoen nekazal-ustiapen baten jabe izatea, produkzioak bertokoak izatea, postuen %50 nekazal-ekoizle ekologiko zein gazteentzat gordetzea.
No Responses to “Santo Tomaseko azoka edo BBKren azoka?”
Abendua 19, 2011 at 1:43 pm, Bertsolariak, gaiteroak, erromeria eta Bilbo kantariren beste edizio bat antolatu dute konpartsek Tomas Deunerako « Branka said:
[...] [2011/10/27] Santo Tomaseko azoka edo BBKren azoka? Atsegin dut:Atsegin dutIzan post hau atsegin duen lehena. [...]