Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako
Azaroa 3rd, 2011 by Branka
Hiriarteko trenaren zuzendaritzak geltokietako langileen eta gidarien lantaldeak osatzeari begira sindikatuekin, CCOO salbu, hitzartutako akordioa aurrera eraman ez izana salatu du LABek eta, ondorioz, lanuztea deitu du azaroaren 11rako, goizeko 09:30etatik 12:30etara.
[11/07/11] Bilboko metroko sindikatuek eta zuzendaritzak grebak ebazteko akordiorako oinarria idatzi dute
Metro Bilbaoko zuzendaritzak geltokietako langileen eta gidarien lantaldea betetzeari buruzko akordioa urratu duela adierazi du LAB sindikatuak. Era honetan, ez zaizkie kontratu iraunkorrak egin langile guztiei eta ″txanda-kontratuak″ lehenetsi dituzte ″tokirik gabeko onartuen zerrendak″ kontuan izan gabe. Era berean, LABek adierazi du ″ez dutela antzinatasa errespetatu″ eta ″zuzendaritza eta CCOO sindikatuko langileak″ jarri dituztela ″lehen lanpostuetan″.
Uztailaren 11n adostutako akordioak itxi zuen metroan trenetako eta geltokietako lantaldeetan izan behar ziren langile iraunkorren kopuruari buruzko tirabira. Aurretik, ekaina eta uztailean, zortzi egunetako lanuzteak deitu zituzten sortutako auziari irtenbidea bilatzeko.
Aurreko astean, urriaren 27 eta 28an, Metro Bilbaoko Enpresa Batzordeak bilerak izan zituen enpresako zuzendaritzarekin. Bertan, geltokietako ikuskatzaileen eta gidarien kolektiboetako lantaldea zehaztea izan zen helburu nagusia, adostasun batera heltzeko. LABek salatu duenez, bilera horretan zuzendaritzak uztaileko akordioaren interpretazio ″libre″ bat egin zuen eta ″ez du langileen ordezkariekin itundutakoa betetzeko asmorik″ erakutsi. Bi alderdiak izan ziren 166 gidari eta 182 geltoki-ikuskatzaile mantentzearen aldekoak, baina zuzendaritzak hauen kontrataziorako erabilitako kontratu-motak eta langileak aukeratzeko irizpideak, urrun daude uztailean adostutako akordiotik, ez direlako kontratu finkoak egin eta ″zuzendaritza eta CCOO sindikatuko afiliatuek lortu baitituzte lehen postuak″.
[11/10/27] El juez reconoce que Metro Bilbao intimidó a los trabajadores que secundaron la huelga de junio
[11/08/18] Hitzarmen kolektiboa berriz urratzea leporatu dio Metroko Enpresa Batzordeak PSOEko zuzendaritzari
[11/07/07] La asamblea de trabajadores aprueba por unanimidad continuar con las protestas en el Metro
No Responses to “Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako”
Azaroa 08, 2011 at 9:44 am, Los trabajadores de Metro Bilbao se reafirman en su intención de ir a la huelga este viernes « Branka said:
[...] [2011/11/03] Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako [...]
Azaroa 10, 2011 at 10:22 am, Metro Bilbaoko asanbladak biharko lanuztea mantenduko du « Branka said:
[...] [11/11/03] Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako [...]
Azaroa 11, 2011 at 1:55 pm, Grebaren jarraipena koa izan dela adierazi du Metro Bilbaoko Enpresa Batzordeak « Branka said:
[...] [11/11/03] Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako [...]
Azaroa 16, 2011 at 10:26 am, Lanuzteei eustea erabaki dute Metro Bilbaoko langileek « Branka said:
[...] [11/11/03] Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako [...]
Azaroa 23, 2011 at 9:42 am, Santo Tomaserako ere lanuztea deituko dute Metroko langileek « Branka said:
[...] [11/11/03] Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako [...]
Azaroa 30, 2011 at 11:02 am, Metro Bilbaoko enpresa-batzordeak ″oso ontzat″ jo du gaurko lanuztea « Branka said:
[...] [11/11/03] Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako [...]
Abendua 12, 2011 at 1:45 pm, Beste lanuzte bat deituta dago biharko Metro Bilbaoko langileen lan baldintzak defendatzeko « Branka said:
[...] [11/11/03] Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako [...]
Abendua 14, 2011 at 10:28 am, Tomas Deunaren eguneko lanuzteari eutsiko diote Metroko langileek « Branka said:
[...] [11/11/03] Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako [...]
Abendua 14, 2011 at 4:31 pm, LAB acusa a Patxi López de mentir para poner a la opinión pública en contra de los trabajadores del Metro « Branka said:
[...] [11/11/03] Metro Bilbaoko langileek lanuztea deitu dute azaroaren 11rako [...]