Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 20:41
Parcialmente Soleado
16°C
 

Hauteskundeetako emaitzak: 7. Barrutia – Errekalde

Azaroa 21st, 2011 by Branka

Errekalde barrutia osatzen duten auzoetako (Ametzola, Errekalde, Irala, Iturrigorri-Penascal eta Uretamendi) bizilagunen gehiengoak PSOEren alde egin ohi izan du Espainiako Gorteetarako ordezkariak hautatzeko hitzorduetan. Atzoko bozetan joera hori hein handi batean mantendu egin dela esan badaiteke ere, aipagarria da Ametzolan eta Iralan PNVren mesedetan lehen postua galdu izana.

Iñaki Azkuna alkateak (EAJ) Kukutza Gaztetxearen huste eta eraistearen kudeaketan izandako jarrerak EAJri kalte egin liezaiekela uste zuen jende askok. Bada, azpian agertzen den grafikoak argi erakusten duenez, zigortzetik urrun, saritu egin dute EAJ Errekalden, orain dela lau urte baino 342 boto gehiago eskuratu baititu.

PPk, oro har, eutsi egin die ohiko kopuruei eta Amaiurrek oso emaitza txukunak izan ditu, Uretamendin eta Errekalden, batez ere.

No Responses to “Hauteskundeetako emaitzak: 7. Barrutia – Errekalde”

Idatzi iruzkina