Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 24, 14:53
Parcialmente Soleado
14°C
 

EAJk eta PPk onartutako aurrekontuek Gizarteratzeko Laguntzetarako diru-kopuru nahikorik ematen ez dutela salatu dute

diciembre 1st, 2011 by Branka

Gizarte eskubideen alde lan egiten duten Bizkaiko hainbat kolektibok kontzentrazioa egin zuten atzo goizean Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean ″Bizkaiko Foru Aldundiaren Murrizketa Sozialak libratzen″ lelopean.

Buzoa eta gomazko botak jantzita eta komunetako buxadurak libratzeko erabili ohi diren gailuak eskuan 50 bat lagunek gero eta bizkaitar gehiagok gizarte laguntzak jasotzeko dituzten trabak askatu nahi dituztela irudikatu zuten.

Krisia gogortzeak familia askorengan ondorio latzak izan dituela salatu zuten. Horren adibide bezala azken hiru urtetan langabezi tasan izandako igoera handia jarri dute. Izan ere, 2008ko urrian 48.530 langabe zeuden Bizkaian. Egun, baina, 80.320 dira lanik ez duten lagunak, hau da, hiru urtetan langabeziak %65 egin du gora.

Ildo horretan, protestan parte hartu duten lagunek gizarte zerbitzu duinak aldarrikatu dituzte eta Aldundiak Gizarteratzeko Laguntzak %80 murriztu izana salatu dute. Aurten 3.615.000 euro izan ditu Foru Aldundiak esparru horretan gastatzeko, baina EAJk PPren laguntzarekin datorren urterako adostutako kontuek 737.000 euro baino ez dituzte jasotzen.

Atzoko mobilizazioarekin ″lanari ekiteko″ deia luzatu nahi izan zioten Aldundiari, ″Gizarteratzeko Diru-Laguntza bereziek diru-kopuru nahikoa izan dezaten″.

 

Idatzi iruzkina