Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 24, 11:51
Parcialmente Soleado
12°C
 

Tomas Deunaren azoka zuzenean kudeatzeko eskatu dio Bilduk Udalari

diciembre 19th, 2011 by Branka

BBKren azoka bihurtzearen aurka dago koalizioa eta Sabas zinegotziari gezurretan aritu izana leporatu dio. Saltokiak esleitzeko BBKn kontu korrontea izatea nahitaezko baldintza dela salatu du Bilduk eta inskripzioa egiteko orrian hala zehazten dela ziurtatu dute.

Bilboko Bilduk Tomas Deunaren azokaren antolakuntzan udalak duen jarrera salatu du eta udalak zuzenean postuak ez esleitzea kritikatu du. BBKren gizarte-ekintza sailak postuak esleitzen ditu eta aurrezki kutxan kontu korrontea edukitzea baldintza moduan jartzen du.

Ana Etxarte Bilduko zinegotziaren ustez, ″jaiaren pribatizazioa ikusten ari gara” BBK-k azoka antolatzeaz gain nahi dituen baldintzak jartzen dituelako. Honegatik, “antzina baserritarren eguna zena BBKren festa izatera igaro da egun”.

Udal gobernuak atzera bota zuen Bilduk aurkeztutako mozioa koalizioak emandako informazioa zuzena ez zela esanez. ″Ez dago BBKn kontua izateko baldintzarik ez asignazio ekonomikorik ez beste baldintzarik″ adierazi zuen Jose Luis Sabas Obrak eta Zerbitzuen zinegotziak.

″Hau horrela bada, zergatik dago leku bat, kuadrotxo bat, aurtengo Tomas Deunaren azokarako eskaeran, zeinetan ekoizleek jarri behar duten BBK-ko beren kontuaren zenbakia? Egia bada Sabas jaunak esan zuena, hau da, konturik izatea ez dela beharrezkoa, zergatik agertzen da hori inskripzio-eskaeran?″ galdetu du Etxartek.

Sabasen “ezjakintasuna”

Urriko udalbatzarrean Sabasek egia ez zuela esan egiaztatu ondoren, Etxartek bere kezka azaldu du udal gobernuak BBK-k postuak esleitzeko erabiltzen duen prozeduran agerian utzi duen ezjakintasunagatik. “Finantza-Elkarte batek erabakitzen du nork parte izan dezakeen azoka honetan eta nork ez, bidea zabaltzen BBKri nahi dituen baldintzak ipintzeko bere onurak eta irabaziak lortzeko” adierazi du.

Hau dela eta, Gobernu Batzordeari eta Sabas jaunari eskatu die urriko Osoko Bilkuran hartu zuten konpromisoa betetzea, hau da, “aukeraketa prozeduraren gardentasuna indartzea”, eta Udalak zuzen ikuska dezala Tomas Deunaren azokako postuen esleipena, Bizkaiko Udalerri gehienetan egiten den bezala.

Era berean, Gobernu Batzordeari eskatu dio “baserritarrak lagun ditzala eta horretarako ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko salmenta harreman zuzenak garatzeko iniziatibak susta ditzala”.

“Baserritarrekiko duen ardura Santo Tomaseko Azokan ez ezik egun guztietan gauzatzeko eskatu diote Udal Gobernuari. Instituzioek baserritarrak albo batera uzten badituzte, Santo Tomaseko Azoka ezin ospatzeko eguna helduko da, baserritar bat bera ere egongo ez delako” azpimarratu du Etxartek.

2 Responses to “Tomas Deunaren azoka zuzenean kudeatzeko eskatu dio Bilduk Udalari”

  1. diciembre 19, 2011 at 2:47 pm, Bertsolariak, gaiteroak, erromeria eta Bilbo kantariren beste edizio bat antolatu dute konpartsek Tomas Deunerako « Branka said:

    [...] « Jon Iurrebasok ongi etorri beroa jaso zuen Hendaian Tomas Deunaren azoka zuzenean kudeatzeko eskatu dio Bilduk Udalari [...]

    Reply

  2. diciembre 28, 2011 at 11:06 am, Denuncian el alejamiento de la BBK de su misión social « Branka said:

    [...] [2011/12/19] Tomas Deunaren azoka zuzenean kudeatzeko eskatu dio Bilduk Udalari [...]

    Reply

Idatzi iruzkina