Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 22, 17:20
Cubierto
15°C
 

“Pentsiodunen bizi kalitate duina ahalbidetuko duten aurrekontuak exijituko” dituzte asteazkenean

Abendua 24th, 2011 by Branka

Pentsionistak Martxan plataformako kideek mobilizazioa egingo dute datorren asteazkenean, 2011an Hego Euskal Herrian pentsioa jasotzen duten lagunen eros-ahalmenaren %10a galdu dutela salatzeko.

Krisia hasi zenetik instituzioek hartutako neurriek “eskubide murrizketak baino ez dituzte ekarri” Pentsionistak Martxan plataformaren aburuz. Pentsiodunen kasuan argi ikusi da, 2011ko pentsioen izozketak %3ko (KPI) galera suposatu duela. Guzti hau eta pentsiodun askok jasaten duten pobrezia egoera salatzeko asteazkenean, hilak 28, plataformak elkarretaratzea antolatu du.

Egitasmoa goizeko 11:30ean izango da ″Aurrekontu aurrerakoien alde. Hemen eta orain gure pentsioak bermatu″ lemapean. Plaza Eliptikotik abiatuko da protesta eta Kale Nagusian behera joango dira Bizkaiko Foru Aldundiko jauregira heldu arte.

Pentsionistak Martxanetik azpimarratu nahi izan dute ″dirua egon badagoela″, baina ″ez dela era egokian banatzen″. Azaldu dutenez, ″aurrekontuetan nabari da gastu sozialaren murrizketa eta zerbitzu sozialen pribatizazio bideari heltzen diotela″, aurrekontuen ondorioz, ″pobreak pobreago eta ugariago″ izango direla argudiatuz.

Guzti honen aurrean, dagoen irtenbide bakarra ″aberastasunaren banaketa zuzen eta solidarioa″ dela diote eta ″jendearen oinarrizko premiak ase ditzakeen politika sozialak eta gastu sozialak aurrekontuen erdi-erdian egon behar dutela″.

Ondorioz, Pentsionistak Martxan plataformatik Eusko Legebiltzarrari eta Bizkaiko Foru Aldundiari (Batzar Nagusiei) ″pentsionisten bizi kalitate duina ahalbidetuko dituen aurrekontuak exijitzen″ dizkiete eta ″ondasunen banaketa zuzenagoa″.

[2011/11/14] Euskal Herriko pentsiodunek hauteskundeetan “haien ahotsa entzun dadila” eskatuko dute biharko mobilizazioan

[11-05-10] Pentsionistak Martxan se movilizará el viernes por unos servicios sociales públicos y de calidad

[11-04-28] Demandan una fiscalidad justa para garantizar las pensiones

[11-04-02] Pensionistas exigieron ayer ante Diputación una política fiscal justa y progresiva

One Response to ““Pentsiodunen bizi kalitate duina ahalbidetuko duten aurrekontuak exijituko” dituzte asteazkenean”

  1. Abendua 26, 2011 at 2:07 pm, AHTn dirua “xahutzen” den bitartean milaka lagun “larru gorritan” uzten dituztela salatu dute « Branka said:

    [...] [2011/12/24] “Pentsiodunen bizi kalitate duina ahalbidetuko duten aurrekontuak exijituko” dituzt… [...]

    Reply

Idatzi iruzkina