Metroko greba batzordeak Pregoren dimisioa exijitu du
Urtarrila 5th, 2012 by admin
Langileen ordezkariek uste dute Jose Ignacio Prego Kontseilari Ordezkaria dela Metro Bilbaon lan-harremanak guztiz apurtuta egotearen arduraduna eta berari leporatu diote ere klase politiko eta instituzionala langileen kontra xaxatu izana. Gaurko grebarekin langileen %85 bat egin du.
Metro Bilbaoko greba batzordea osatzen duten ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuek Jose Ignacio Prego Kontseilari Ordezkariaren dimisioa eskatu du gaur Bilboko Areatzan emandako prentsaurrekoan.
Zuzendaritzaren jarrera eta hitzarmen urraketak salatzeko 15. greba dute gaurkoa hiriarteko treneko beharginek eta hiru orduko lanuztea egin dute goizean, 09:45etik 12:45ra.
Gaur jauzi kualitatibo bat eman dute Pregoren dimisioa eskatuta. Langileek 15 hilabete daramatzate (2011ko maiatzetik) ″lan gatazka honetan mugilduta″ eta diotenez, ″oraindik hilabetetan luzatzeko itxura guztia du honek guztiak″. Kontseilari Ordezkariaren dimisio eskaera ez da, esan dutenez, ″erabaki erraza izan greba batzordearentzat″. Baina ″Zuzendaritzaren zorrozkeria, akordioak behin eta berriro urratzea, lan sindikalaren errespeturik eza, eta lan-harremanen erabateko gutxiespenak″ ez die beste irtenbiderik utzi.
″Prego da arduraduna″
Horregatik, langileen %88 babesa duen greba batzordeak auzi honen guztiaren ″benetako arduraduna″ Jose Ignacio Prego Metro Bilbaoko Kontseilari Ordezkaria dela argi utzi nahi izan du. ″Pertsona horren lan-gaitasuna epaitzera sartu barik, enpresa batzordearekin eta sindikatuekin izan duen jarrera eta jokabidea tamalgarriak izan dira erabat″, salatu dute. ″Prego jauna da Metro Bilbaon lan-harremanak guztiz apurtuta egotearen arduraduna″, eta hari egotzi diote ere ″klase politiko eta instituzional guztia langileon kontra xaxatu izana″.
Norabide horretan, Prego jaunak ez duela Metro Bilbao bezalako ontzi handi hau gidatzeko beharko lukeen langileen konfiantza eta babesik uste du greba batzordeak eta publikoki eskatu dio dimititzeko, konpainia honetako Kontseilari Ordezkari kargua uzteko. Bere borondatez kargua utziko ez balu, hala izan arte hartu beharreko neurri guztiak hartzeko galdegin diete arduradun instituzionalei.
[2012/01/04] “Manifestazio handi bat” egitea izan daiteke Metro Bilbaoko langileen hurrengo pausoa
[2012/01/03] Mobilizazioei eutsiko diete Metroko langileek akordioak errespeta ditzaten
[2011/12/30] Metro Bilbao congela los salarios y obliga a los trabajadores a devolver el aumento de 2011
[2011/12/29] Metro Bilbaoko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak bilera egingo dute gaur