Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 25, 16:17
Más nubes que claros
15°C
 

Auzotarrok-ek jai herrikoien egungo egoera aztertuko du

viewer

enero 9th, 2012 by admin

Auzotarrok Bilboko auzoetako kultur koordinakundeak asanblada irekia burutuko du urtarrilaren 14an, Deustuibarrako P6 pabilioian. Egungo egoeraren analisia egiteaz gain, jai herrikoien esperientziak partekatzea eta indarrak biltzea bilatzen dute.

Jai eredu herrikoi, parekide, libre, euskaldun eta kulturalen alde egiten duen Bilboko jai batzordeak elkartzen dituen koordinakundeak asanblada irekia egingo du urtarrilaren 14an larunbata, goizeko 11:30ean, Deustuibarrako P6 aretoan. Auzotarroketik argitu dute asanbladaren helburu nagusia ″egungo egoeraren analisia egitea″ dela. Baita, ″jai herrikoien antolaketan esperientziak partekatzea eta indarrak biltzea″, eta azpiegitura zein araudi aldetik ″jai batzordeetan aurkitu daitezkeen arazo eta beharrei erantzutea″.

Era berean, koordinakundearen eta Bilboko jai batzordeen lana ″maila mediatikoan ezagutzera eman″ nahi dute hilaren 14an burutuko duten asanbladaren bidez. Bertan, Bilboko jai batzordeez gain, ordezkari politikoek, Bilboko konpartsetako kideek eta hainbat elkartek hartuko dute parte hitzorduan.

Asanblada ostean luntxa egongo da bertaratzen diren guztientzat eta Auzotarrok koordinakundetik ″parte hartze maila handia izatea espero″ dute.

Idatzi iruzkina