Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 01:02
Nubes intermitentes
9°C
 

Bilbobusak tranbiaren bidetik ibiliko dira Autonomia kalean

tranbia basurtu

Urtarrila 16th, 2012 by admin

Udalak jakitera eman duenez, ostegunetik aurrera Gurtubay kaletik La Casillara arteko tartea tranbiaren bidetik egingo dute autobus-erreia izango balitz bezala. Bilbobuseko 9 lineari dagozkien geltokiak aldatu egin beharko dituzte. Tranbia Aste Santutik aurrera ibiliko da bide berritik.

Lakuako Gobernuak tranbiaren ibilbidea handitzeko lanak amaitu ditu dagoeneko -katenaria jartzea baino ez da falta- eta hemendik aurrera auto, taxi eta autobusei tranbia gehituko zaie. Hori dela eta, Udalak ezagutzera eman du Gurtubay kalea eta La Casilla arteko tartean bilbobusak tranbiaren bidetik joan beharko dutela ostegunetik. Ondorioz, Bilbobuseko 9 lineatan geltoki aldaketak egin beharko dituzte.

Istripuak ekiditeko asmoz, aurreneko egunetan kontu handiz ibiltzeko eskatu die Udalak gidari zein oinezkoei. Udaltzaingoak zirkulazioa bideratzeko operatibo berezia jarriko du martxan lehenengo egunetan.

Horrenbestez, aldaketak egingo dituzte Autonomia kaletik igaro ohi diren Bilbobuseko eta Bizkaibuseko lineatan. Bilbobusen kasuan 18 (San Ignazio-Zorrotza), 38 (Otxarkoaga-Basurtu/Termibus), 48 (Santutxu-Lezeaga), 57 (Miribilla-Ospitalea), 58 (Mintegitxueta-Atxuri), 80 (Altamira-Termibus), 85 (Zazpilanda-Atxuri), 88 (Kastrexana-Indautxu) eta G6 (Altamira/Zorrotza-Plaza Biribila) autobusetako ibilbideak modatu dituzte.

Autonomia kalean kenduko dituzten geltokiak tranbiaren geltoki berrietara igaroko dira, beraz, geltoki berean tranbia eta bilbobusa hartzeko aukera egongo da.

Litekeena da Aste Santurako tranbiaren ibilbide berria zabalik egotea.

Idatzi iruzkina