Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 21, 04:20
Nubes intermitentes
6°C
 

Bilduk elkartasuna adierazi die Urbaser enpresako langileei

urbaser

Urtarrila 17th, 2012 by admin

Bildu Bilboko Udal Taldeak babesa eman die gaur goizean, abenduaren 12tik greba mugagabean dauden Urbaser enpresako langileei. Txema Azkuenagak, Ana Etxartek eta Aitziber Ibaibarriagak langileek egunero udaletxe aurrean egiten duten elkarretaratzean parte hartu dute.

Udalak azpikontratatua duen Urbaser enpresako langileak abenduaren 12tik greba mugagabean daude. Egunero udaletxe aurrean egiten duten mobilizazioan parte hartu dute gaur, Txema Azkuenaga Bildu Bilboko bozeramaileak eta Ana Etxarte eta Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak.

Urbaser enpresa taludeen mantentze-lanez zein hiri-altzariez arduratzen da eta Azkuenagak, ″Udalak berak egin beharko lukeen lanagatik langileek pairatzen dituzten baldintza txarrak″ salatu ditu. Era berean, Urbaserko langileek ″udal langileekiko edota udal lanak egiten dituzten azpikontratatutako beste langileekiko″ diskriminazioa pairatzen dutela azaldu du.

Gatazka honen aurrean ″Udalak izandako utzikeria″ mahaigaineratu du Bilduk eta ondorioz, urtarrilaren 26ako udalbatzarrean mozio bat aurkezteko intentzioa azaldu du. Horrela, udal lanak egiten dituzten langile guztiei lan baldintza duinak bermatzea eskatuko dute eta Urbaser enpresako zuzendaritzari euren langileei, udal lorategien mantentze-lanetako pertsonalak dituen baldintza berdinak ezartzea eskatuko diote.

Idatzi iruzkina