Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 21, 08:09
Más nubes que claros
8°C
 

Egin zaitez Brankako bazkide!

brankako bazkide1

Martxoa 11th, 2012 by admin

Brankan bazkidetza kanpaina abian jarri dugu gure proiektuak martxan jarrai dezan eta bilbotar guztien artean komunikazio egitasmo hau aurrera atera ahal izan dezagun. Brankako bazkide izan nahi baduzu, norbanako zein elkarte edo sozietate gisa, jarrai itzazu hemen azaltzen diren pausoak.

Abenduaren 29an Brankaren bertsio eraberritua aurkeztu genuen. Geroztik, zerbitzu berriak eskaini dizkiogu irakurleei eta gaiak era sakonago batean lantzen ahalegindu gara. Baina honek esfortzua dakar eta nola ez, gastu ekonomiko handia. Horregatik Brankaren bazkide kanpaina abian jarri dugu.

Bazkideek urtean 40 euroko kuota ordaindu beharko dute bi epetan: martxoan 20 euro eta irailean beste 20. Hala ere, diru laguntza eskaini nahi duten pertsonek bestelako kopuruak eman nahi badituzte ere, onartu egingo ditugu.

Bazkide izateko gure web postara (bilbobranka@gmail.com) edota Brankako zenbakira (944132994) deituta hainbat datu eman beharko dizkiguzu: izen-abizenak, NAN zenbakia, jaioteguna, helbidea, telefonoa, eta kontu-korronte zenbakia. Behin datuok bidalita, bankutik zuzenean kuota jasoko genuke.

Aldez aurretik zuen laguntzagatik eskerrak eman nahi dizkizugu eta informazio gehiago jasotzeko bi dokumentu erantsi dizkizuegu.

[Bazkideak]

[Socios]

 

 

Idatzi iruzkina