Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 23, 18:19
Más nubes que claros
14°C
 

Presoek bizi dituzten muturreko egoerak izango dira “Herrira” mugimenduaren ardatza

febrero 10th, 2012 by admin

“Herrira” mugimenduko kideek “muturreko espetxe politika” salatu dute eta “Espainiako Gobernuari arduraz jokatzea eskatu” diote salbuespen neurriak pairatzen dituzten presoen kasuetan. Besteak beste,  Txus Martin, Iñaki Erro eta Jose Mari Perez preso gaixoen egoera gogora ekarri dituzte.

Nagore Garcia eta Roberto Noval “Herria” mugimenduko kideek hartu dute hitza gaur goizean Bilbon egin duten agerraldian, haiekin batera Joseba Martin Txus Martin preso gaixoarena anaia, Eukene Jauregi Txus Martinen abokatua eta Koldo Perez Jesus Mari Perez Zarauzko preso gaixoaren anaia egon dira. Bertan gogora ekarri dituzte “azken asteotan euskal preso politikoen aurka ezarritako muturreko egoerak indargabetzeko egindako eskaerak” eta “Herrira” mugimenduaren helburu nagusia presoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurri horiek “ekiditea” izango dela azaldu dute.

Agerraldian “espetxe politika anker honek eragiten dituen ondorio fisiko eta psikologikoak” aipatu dituzte eta Txus Martin, Iñaki Erro eta Jose Mari Perez preso gaixoen kasuak mahaigaineratu dituzte.

Era berean, Bizi Osorako espetxe zigorra ahalbidetzen duen 197/2006 doktrinaren inguruan aritu dira, egun 70 preso baino gehiagori ezarri diotelako eta “hauetako askok aurrez ezarritako zigorra betea dutelako”. Horren inguruan atzo atxilotu zuten Patxi Gomez ekarri dute gogora eta bere “atxiloketa eta kondenaren luzaketa gertaera larria” dela salatu dute.

Bukatzeko “sakabanaketak istripuak eragiten jarraitzen duela” aldarrikatu dute eta urte hasieratik errepideetan hiru istripu gertatu direla gogorarazi dute preso politikoak bisitatzera zihoan jendearen artean.

Muturreko egoera horien aurrean “Espainiako Gobernuari arduraz jokatzea eskatu” diote, “pertsonen bizitzak jokoan daudelako”.

 [2012/02/09] Espainiako Poliziak Patxi Gomez preso ohia atxilotu du Bilbon

[2012/02/06] ‘Herrira’ jaio da, preso eta iheslariak etxeratzeko mugimendua

[2012/02/01] Herrira mugimendua Gernikako Akordioak marrazturiko ibilbidearekin “irmoki konprometituko da”

[2012/01/31] Txus Martin presoaren egoera “oso larria” da

 

Idatzi iruzkina