Udalaren murrizketak bizikleten maileguetara heldu dira
febrero 14th, 2012 by admin
Bilboko Udaleko Bilbon Bizi Ingurumen Sailatalak jakitera eman duenez, bizikleten mailegu zerbitzua Bilboko beste sei puntura zabalduko bada ere, otsailaren 20tik aurrera, etenik gabeko erabilera-denbora ordubetekoa izango da gehienez. Martxotik aurrera zerbitzua ordainpekoa bilakatuko dute.
Bizikleta maileguen zerbitzuaren lehenengo urteurrena dela argudiatuz Bilboko Udalak zenbait berrikuntza egin ditu, ustez “sistemaren funtzionamendua hobetuko” dutelakoan. Beraz, otsailaren 20tik aurrera bizikleten alokairua gehienez jota ordubetekoa izan ahalko da eta martxoan zerbitzuak doakoa izateari utziko dio. Bestalde, bizikleten mailegua sei auzo gehiagora zabalduko dela jakinarazi dute.
Bilbon Bizi zerbitzua ordubetera murriztuko dute otsailaren 20tik aurrera. Udalak azaldu duenez, abenduan egindako inkesta baten arabera hartu dute erabakia. Datuek zioten “sisteman alta emanda dauden 9.000 pertsonatik %80,2k ordubetetik beherako joan-etorriak” egiten dituztela eta ondorioz murrizketa hori indarrean jartzea erabaki dute. Bestalde, argudiatu dutenez, erabilera tartea murriztuz gero, erabiltzaile gehiago baliatuko dira zerbitzuaz.
Indarrean jarriko duten beste berrikuntza bat, sei puntu berriren irekiera da. Hauek, Olabeagan (Urgozo z/g), Sarrikon (Agirre Lehendakaria, 139), Heros 21 zenbakian, Zabalburuko plazan, Etxebarria parkearen ondoan (Polboretxebidean) eta Txomin Garate kaleko 12. zenbakian egongo dira eta martxotik aurrera erabilgarriak izango dira. Horiekin 19 gune egongo dira Bilbon bizikletak hartu eta uzteko.
Ordaindu beharreko zerbitzua
Bizikleten maileguan oinarritutako sistema martxotik aurrera kobratzen hasiko dira. Ezarri dituzten tarifak urte osokoak izango dira eta bilbotarrek 15 euro ordainduko dituzten bitartean, Bilbon bizi ez diren lagunei 20 euroko kuota ezarri diete.
[2011/10/14] Bizikleten mailegua sei auzo berrietara zabalduko du Udalak
[2011/09/05] Deficiente puesta en marcha del servicio de alquiler de bicicletas tras el parón de la Aste Nagusia
[2011/07/22] El servicio municipal de alquiler de bicicletas solo garantiza el 3,82% de la demanda
[2011/07/11] Bilbon Bizi bizikleta zerbitzuaren ordutegia zabaldu dute
[2011/03/07] Creciente malestar ante el deficiente servicio del alquiler municipal de bicicletas
[2011/02/24] Arranca el nuevo servicio municipal de préstamo de bicicletas
[2011/02/22] Auzo guztietara helduko den Bidegorri sare integrala aldarrikatu du ezker abertzaleak Deustuibarran
[2011/01/31] Bilbo, la ciudad con menos kms de bidegorri, amplía el préstamo de bicicletas