Duela 10 urte gertatutako eraso bategatik epaituko dute Iñaki Bengoa indautxuarra
Otsaila 23rd, 2012 by admin
Datorren astean Iñaki Bengoa Blanki Indautxuko auzokidea epaituko dute Auzitegi Nazionalean. Epaiketa duela 10 urte gertatutako eraso baten ondorioa da eta kale erasoan ustez parte hartu zuten beste hiru bilbotar kondenatuak izan ziren eta dagoeneko kalean dira.
Otsailaren 27an, astelehena, Indautxu plazan kontzentrazioa burutuko da “No mas juicios farsa, Blanki absoluzioa” lemapean, Iñaki Bengoaren epaiketa salatzeko. Indautxuko presoa duela urte eta erdi atxilotu zuen Ertzaintzak, DNA froga berri batzuk zituztela argudiatuz. 2002. urteko eraso bat leporatzen diote eta kasu berean kondenatuak izan ziren beste hiru lagunek dagoeneko askatasuna eskuratu dute, zortzi urte kartzelan eman eta gero.
Hilaren 28an hasiko da epaiketa. Bengoari 2002an Bilboko Buia auzoan autobus bat erre izana egozten diote eta 2010eko azaroaren 10etik kartzelan dago. Guzti horren aurrean, indautxuarrek Blankiren absoluzioa eskatu dute eta epaiketa salatzeko kontzentrazioa egingo dute hilaren 27an Indautxu plazan, 20:00etan, eta hilaren 28an, asteartea, Auzitegi Nazionalera gerturatuko dira auzokideari babesa ematera.
[2010/11/12] Errepresioa ez dela bidea aldarrikatu dute ehunka lagunek Indautxun
[2010/11/11] Iñaki Bengoa espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak
[2010/11/10] Iñaki Bengoa indautxuarra atxilotu du gaur goizean Ertzaintzak