Martxoaren 29ko udalbatzarraren data aldatzeko eskatu dio Bilduk Azkunari
Martxoa 1st, 2012 by admin
Bilduko Udal Taldeak Martxoaren 29ko udalbatzarraren data aldatzea eskatu dio Iñaki Azkuna alkateari gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorrarekin bat ez egiteko eta udal langileek greba egiteko duten eskubidea bermatzeko.
LAB, ELA, STEE-EILAS, EHNE eta ESK sindikatuek greba orokorra egitera deitu dituzte Euskal Herriko gizon eta emakume guztiak martxoaren 29an, “inposatu berri diguten erreforma salatzeko” izan ere, erreforma horren helburu nagusia “langileei soldatak jeistea eta lan baldintzak okertzea delako”. Horren aurrean, Bilduk egun horretarako zehaztuta dagoen udalbatzarraren data aldatzea eskatu dio Azkunari grebarekin bat egin ez dezan.
Txema Azkuenaga koalizioko bozeramaileak azpimarratu duenez, “Hiriko Kontseiluaren bileraren data atzeratu dezakegu Athletic-ek partidua San Mamesen duelako, borondate politikoa izanez gero berdina egin daiteke eta udalbatzarraren data aurreko edo hurrengo egunera aldatu”.