Martxoaren 19tik 29ra Bilbobuseko langileek zortzi orduko protestak burutuko dituzte egunero
Martxoa 14th, 2012 by admin
Bosgarren lanuztea burutu zuten atzo Bilbobuseko langileek eta beste behin ere, autobus enpresako beharginen %100ak parte hartu zuen greban. Veoliak eta Pedro Angulok, enpresa batzordeko zuzendariak jakitera eman zutenez, ez zen ezbeharrik izan lanuzteetan eta %30eko zerbitzu minimoak bete ziren. Astelehenetik aurrera “aldarrikapenak indartuko” dituztela azaldu dute beharginek.
Lau orduko lanuztea egin zuten atzo Bilbobuseko langileek “lan hitzarmena blokeatuta daukatelako” eta langileen baldintzak “okerrera” doazela salatzeko. Otsailaren 28an hasi zituzten grebak eta atzokoa bosgarrena izan zen. Goizean 07:30etatik 09:30era iraun zuen lanuzteak eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara.
Martxoaren 8an langileek asanblada ireki bat antolatu zuten Elorrietako garajeetan lanuzteen balorazioa egiteko. Bileran protestekin jarraitzeko konpromisoa hartu zuten eta ondorioz, hurrengoa ostiralean izango da 08:00etatik 10:00etara, 17:00etatik 19:00etara eta 23:00etatik 01:00etara. “Negoziazioak etenda” daudela azaldu dute autobus gidariek eta horregatik, astelehenetik aurrera, hilak 19, zortzi orduko protestak burutuko dituzte egunero, martxoaren 29ra arte.
[2012/03/13] Bilbobuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute “lan hitzarmenean aurrerapausoak” eman arte
[2012/03/08] Bilbobuseko langileek asanbladan aztertuko dituzte lanuzteen eraginak laugarren greba egunean
[2012/03/06] Bilbobuseko lanuzteek bat egin dute metroko langileen protestekin
[2012/03/03] Bilbobusek hiru txandako lanuzteak burutuko ditu gaurko egunean zehar
[2012/02/28] Bilbobuseko lehenengo lanuzteak %100eko jarraipena izan du
[2012/02/27] Paros en Bilbobus en protesta por el bloqueo en la negociación del convenio
[2012/02/24] Bilbobusek lanuzteak hasiko ditu Veolia enpresak lan hitzarmena “gelditu” duela salatzeko
[2012/02/03] Trabajadores de Bilbobus vuelven a exigir ″el fin del bloqueo″ en la negociación colectiva
- Posted in Ekonomia, Hiritarrak
- No Comments
- Tags: asanblada irekia, Bilbobus, Branka, Elorrietako garajeak, enpresa batzordea, greba, lan hitzarmena, lanuzteak, Pedro Angulo, Veolia