Txus Martin askatzeko eskatu du Basauriko Udalak
marzo 14th, 2012 by admin
Bihar, osteguna, Herrira mugimenduak elkarretaratzea deitu du 12:00etan Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean gaixorik dauden euskal presoen eskubideen defentsan eta bereziki preso basauritarraren egoera larriaz ohartarazteko. Martxoaren 24an 24 orduko elkarretaratzea egingo dute Eliptika plazan.
[Udalaren adierazpena]
Basauriko Udalak Txus Martin presoaren askatasuna eskatzen duen adierazpena onartu du. EAJ buru duen Udalbatzak preso basauritarraren egoeraren aurrean “egonezina” adierazi eta “espetxean jasan duen gainbehera fisikoa handiaren aurrean” ezin dutela “albo batera begiratu” onartu du.
Horregatik, bat egiten dute Txus Martinen askatasun eskaerarekin, “legeak agintzen duen legez; bere integritatea eta bizitza ziurtatu asmoz, modu honetan bere senitartekoen arreta gertuagokoa eta osasun-arreta estuagoa eta bere gaitzari hobeto egokitzen dena” izango duela iritzita.
Testua Espetxeetako Zuzendaritzari, Martin preso dagoen Zaballako (Araba) espetxeko zuzendariari eta Gobernu Ordezkaritzari helarazi diote.
Ildo berean, Herrira mugimenduak elkarretaratzea egingo du bihar, hilak 15, Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean (12:00) gaixorik dauden presoen eskubideak defendatzeko eta, bereziki, Martinen egoera larriaz ohartarazteko. Mobilizazioa martxoaren 22an errepikatuko dute eta 24an egun osoko ekimena burutuko dute plaza Eliptikoan.
Biharko kontzentrazioan Bilduko Bizkaiko hainbat udalerriko ordezkariek instituzioetan euskal preso gaixoen alde onartu diren adierazpen eta proposamenen inguruan jardungo dute eta 24ko ekimenerako deia luzatuko diote jendarteari.
[2012/03/09] Basauriko anbulategira heldu da Herrira mugimenduaren anbulantzia
[2012/03/05] 24 orduko elkarretaratzea Txus Martinen askatasuna eskatzeko
[2012/02/24] Txus Martin presoaren egoera larria salatu dute Basurtuko Ospitalean
[2012/02/21] Azken ostiralean preso gaixoen kaleratzea aldarrikatuko dute ospitaleetako sarreretan