Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 19:29
Parcialmente Soleado
14°C
 

Indautxuko ekitaldi politikoan ongietorria emango diote Iñaki Bengoari

oe blanki kartela 1

Martxoa 20th, 2012 by admin

Larunbatean, hilaren 24an,Kirruliren txokoan“, Pozas eta Areiltza batzen diren tokian, euskal preso politikoen aldeko ekitaldi politikoa egingo dute eta martxoaren 6an aske geratu zen Iñaki Bengoa Indautxuko preso politiko ohia bertan egongo da.

Iñaki Bengoa Blanki Indautxun larunbat honetan egingo den ekitaldi politikoan parte hartuko du. Egitasmoa 13:00ean hasiko da eta ondoren poteoa egingo dute auzoan zehar. Bukatzeko herri bazkaria egongo da Kirruli Kultur Elkartean. Era horretan, Indautxuko auzokideek Bengoari ongietorria emateko aukera izango dute urte eta erdi auzotik kanpo egon eta gero.

Bengoa martxoaren 6an absolbitu eta aske utzi zuten. Auzitegi Nazionalean epaitua izan zen martxoaren hasieran 2002ko eraso bategatik. Urte hartan Bilboko Buia auzoan autobus bat erre izana egotzi zioten eta 2010eko azaroaren 10etik espetxean zegoen. Kale eraso hartan ustez parte hartu zuten beste hiru bilbotar kondenatu egin zituzten eta dagoeneko kalean dira. Hori dela eta, otsailaren 28an hasi zen auzian bere absoluzioa eskatu zuten Indautxuko lagunek.

Asteburuan senide, lagun eta auzokideek ongietorria emango diote eta horretarako ekitaldia eta gero bazkari herrikoia antolatu dute, 15:00ak aldera. Horretan parte hartzeko Kirruli Kultur Elkartean izena eman behar da aldez aurretik.

[2012/03/06] Iñaki Bengoa Blanki absolbitu egin dute espetxean urte eta erdi igaro eta gero

[2012/02/23] Duela 10 urte gertatutako eraso bategatik epaituko dute Iñaki Bengoa indautxuarra

[2010/11/12] Errepresioa ez dela bidea aldarrikatu dute ehunka lagunek Indautxun

[2010/11/11] Iñaki Bengoa espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

[2010/11/10] Iñaki Bengoa indautxuarra atxilotu du gaur goizean Ertzaintzak

 

 

Idatzi iruzkina