Bazterkeria eta arrazakeria instituzionala salatzeko hitzordua, ostiralean
marzo 22nd, 2012 by admin
SOS Arrazakeriak deituta, eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako egunaren harira, manifestazioa egingo dute martxoaren 23an Arriaga plazatik abiatuta “Kriminalizazioari ez! ¡Nuestros barrios sin fronteras!” lemapean. Parte hartzailei beren pankartak eramateko eskatu diete antolatzaileek.
Atzo, martxoak
21, xenofobia eta arrazakeriaren aurkako eguna izan zen, mundu globalizatu honetan gero eta agerikoagoa zaigun arazo baten aurka agertzeko eguna. Jendartea gero eta anitzagoa, gero eta nahastuagoa den garaiotan, baina, arrazagatiko bazterkeria kasuak ez dira desagertu. Are gehiago, asko dira oraindik ere gure kaleetan arraza edo larru kolore ezberdina izateagatik bidegabekeriak jasan behar izaten dituzten lagunak. Espainiako Polizia Gobernu eskuindar baten politika xenofoboak aurrera eramateko erabiltzen dute eta azken urteotan ugariak izan dira afrikar jatorriko lagunen aurkako sarekadak.
Urrunegi jo gabe, azken adibidea otsailean izan genuen, Bilbon. Poliziak saharar jatorriko bizilagun bat atxilotu eta atzerritarrentzako zentro batera eraman zuen Madrilera.
Horrelako kasuak salatzeko eta arrazakeriari lotutako jokaerak desagertzetik urrun, krisi garai honetan ugaritu egiten ari direla ohartarazteko, SOS Arrazakeria erakundeak manifestazioa deitu du ostiralerako Arriaga plazatik (19:00).
“Kriminalizazioari ez! ¡Nuestros barrios sin fronteras!” lemapean bazterkeria eta arrazakeria instituzionala eta soziala salatzeko kalera irtengo dira eta parte hartzeko deia zabaldu diote jendarteari.
[2012/02/14] Solicitan la puesta en libertad del saharaui detenido el pasado martes y el fin de las redadas xenófobas