Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko juniok 19, 05:54
Lluvia
12°C
 

Metro Bilbaoko eta Bilbobuseko langileek gatazkari irtenbidea bilatzen jarraitzen dute

greba metro bilbaon

marzo 22nd, 2012 by admin

Lanuzte berriak deitu dituzte gaurko metroko eta Bilbobuseko langileek. Astelehenetik Bilbobusen zortzi orduko lanuzteak egin dira egunero eta gaurkoan egitasmoarekin jarraitu dute, 07:30etatik 11:20era eta 17:00etara 21:00etara protesta eginez. Metroan aldiz, hiru orduko lanuztea burutuko dute 12:30etik 15:30era. Greba orduetan %30eko zerbitzu minimoak egongo dira.

Bizkaiko garraio publikoak beste greba egun gogor bat biziko du gaurkoan, Metro Bilbaoko eta Bilbobuseko langileen lanuzteak bat egin baitute. Metroaren kasuan, hiru orduaz langileak euren lanpostuetatik kanpo mantenduko dira, 12:30etik 15:30era; eta Bilbobusek aldiz, aste honetako zortzi orduko laugarren greba eguna burutuko du; 07:30etatik 11:20era eta 17:00etara 21:00etara.

Bi kasuetan langileak eta enpresa batzordeak gatazkari irtenbidea bilatzeko prest agertu dira. Veoliako zuzendaritza gaur bilduko da Bilbobuseko langileekin Precoan, baina Pedro Angulok enpresa batzordeko arduradunak azaldu duenez, ez du uste “ezer positiborik lortuko dutenik” gaurkoan, enpresa “bilerak atzeratzen ibili baita eta interes falta izan baitu”. Hala ere, langileak “konponbidea bilatzearen alde” daudela jakitera eman du. Bestalde, Bilboko Metroaren auzia Bizkaiko Batzar Nagusietara heldu zen atzo eta bertan, ekitaldi bereziak daudenean zerbitzu bereziak berrezartzeko eskatu zioten PNV, Bildu eta PPk zuzendaritzari.

Atzoko lanuzteen jarraipena

Euskotrenek eta Bilbobusek greba egin zuten atzo ere. Bilbobusena 07:30etik 11:30era eta 16:30etatik 20:30era izan zen eta Euskotrenena aldiz, 09:00etatik 11:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara. Azken honek zerbitzu askotan izan zuen eragina, tranbian, trenetan eta Bizkaibus autobusetan.

Ezagutzera eman dituzten datuen arabera, Bilbobuseko langileen %100ak jarraitu zuen greba eta Euskotreneko zerbitzu bakoitzean portzentaia ezberdina izan bazen ere, sindikatu eta langileen aburuz %90eko jarraipena izan zuen eta tranbiaren kasuan ia erabatekoa izan zen.

[2012/03/21] Bilbobuseko eta Euskotreneko lanuzteek bat egin dute

[2012/03/14] Martxoaren 19tik 29ra Bilbobuseko langileek zortzi orduko protestak burutuko dituzte egunero

[2012/03/13] Bilbobuseko langileek lanuzteekin jarraituko dute “lan hitzarmenean aurrerapausoak” eman arte

[2012/03/08] Bilbobuseko langileek asanbladan aztertuko dituzte lanuzteen eraginak laugarren greba egunean

[2012/03/06] Bilbobuseko lanuzteek bat egin dute metroko langileen protestekin

[2012/03/03] Bilbobusek hiru txandako lanuzteak burutuko ditu gaurko egunean zehar

[2012/02/28] Bilbobuseko lehenengo lanuzteak %100eko jarraipena izan du

[2012/02/27] Paros en Bilbobus en protesta por el bloqueo en la negociación del convenio

[2012/02/24] Bilbobusek lanuzteak hasiko ditu Veolia enpresak lan hitzarmena “gelditu” duela salatzeko

[2012/02/03] Trabajadores de Bilbobus vuelven a exigir ″el fin del bloqueo″ en la negociación colectiva

Idatzi iruzkina